(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Asteazkena , Maiatzaren 7a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Lau Irakasgi Amador Vega. Ezereza eta hutsa mistika alemaniarrean eta (eskultura garikiderako hurbilpena)

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

  • Parte-hartzailea:

    Amador Vega

Aurkezpena

  • 2004ko otsailaren 23tik 26ra
  • Nafarroako Museoko Hitzaldi Aretoa

Noraino baiezta daiteke Europako iparraldean sorturiko korronte mistikoek, niaren ukazioari buruzko lengoaia harrigarriarekin, nihilismo erlijiosoa sortzeko hastapenak ezarri zituztela? Eckhart Maisua (1260-1328), teologo domingotar alemaniarra eta teologia irakaslea Parisko Unibertsitatean, itzal handiko obraren egilea da, eta haren eragina ikus daiteke bere lehen jarraitzaile alemaniarrengan (Heinrich Seuse, Johannes Tauler), mistika barrokoan (Juan de la Cruz, Angelus Silesius) eta teosofian (Jacob Böhme), filosofia alemaniar moderno eta garaikidean (Schopenhauer, Heidegger), baina baita Kiotoko eskolako filosofo budistengan (Keiji Nishitani), poesia europarrean (Paul Celan) eta bere ezagutza espiritualaren bide zorrotzari jarraitu nahi izan dioten XX. mendeko hainbat artista plastikotan.
Mendebaldeko espiritualtasunaren ospetsu honek mendeetan zehar sortu duen miresmena honetan datza: ezerezaren kontzepzio mistikoari buruz eta giza arimaren hutsuneari buruz egiten dituen proposamenen gaurkotasunean eta unibertsaltasunean. Maisu alemaniarraren testu nagusietako batzuetan oinarrituz, ikasgai hauek XX. mendeko esperientzia estetiko-erlijiosoaren propedeutikari buruzko hausnarketarako hainbat elementu proposatzen dituzte, eskultura modernoan eta garaikidean den hutsaren esperientziaren ulertzeari arreta berezia eskainiz (Txillida, Oteiza, Anish Kapoor).

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169