(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Osteguna, Uztailaren 3a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Lau irakasgi Domènec Font-ekin. Zinema eta estetika. Posmodernitatearen geografiak

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

  • Parte-hartzailea:

    Domènec Font

  • Zuzendaritza:

    Nafarroako Museoko Hitzaldi-aretoa (Iruñea)

Aurkezpena

  • 2004ko maiatzaren 24tik 27ra
  • Sarrera Dohain

Egin nahi den saioa da nortasun posmodernoa eta bere proposamen estetikoak aztertzea, estalki ideologikoz biluzturik, iragankor eta hibridoa den kulturgune batean. Oraindik hezurmamitu ez den metateoria batetik abiatu gabe, Habermas, Lyotard, Vattimo, Huyssen, Jameson eta abarren postulatu teorikoez baliatzen gara modernitatearen zentzuaren metafisika bihurritzen duen mugimendua definitzeko, sentitzearen, esperientziaren eta pertzepzioaren egituretan aldaketa bortitzak eragiten duena. Postulatuetan nolabaiteko koherentzia eta batasuna duen mugimendu horren barruan, zine posmodernoa aztertzea da kontua, identitate bakandu bat baita. Bere eratze-printzipioak, deserdiratze eta bazterketa-prozesuak, bere proposamen plastiko eta narratiboak. Manierismo garaikidearen gako estetiko eta formaletatik zeharkako ibilbidearekin batera, mapa bat proposatzen da, fikzio kliniko posmodernoaren eta gorputza, irudia eta mintzairaren arteko harremanarena.

Elkarren segidako lau saioetan gaur eguneko Europako eta Ameriketako zinemaren ikuspegi zabala eskainiko dugu, irudiaren eta fikzioaren munduari buruzko galdera asko mahaigaineratzen duena, zama bisionario handia eta irudi-ekonomia oso berea ere badituena. Kaurismaki, Lynch, Kiarostami,Von Trier, Cronenberg, Marker, Varda, Akerman, Sokurov o Wong Kar Wai bezalako egileen azken lanen zati aukeratuen laguntzaz, une honetako pelikularik garrantzizkoenen arteko errimak eta loturak bilatuko ditugu, produkzio hauek kontsumo handiko ikusentzunezko ekoizpenaren aurreko oasi alternatiboak baitira.

Zikloak lau ikasgai zeharkako proposatzen ditu, gaiaren eta egituraren aldetik antzekotasunen gainean oinarrituak, ikusentzunezko glaziazioaren barruan irudiak daukan estatutu berria, generoen, euskarrien eta arlo publikoan egiten diren jardun artistikoen arteko mugen iragankortasuna aztertzeko. Saio bakoitzak bi ordu iraungo du, gutxi gorabehera, eta osatzen ahalko dira zenbait pelikula jakin ikusiz, egitarau orokorraren barruan paradigmatikotzat jotzen diren horiek, hain zuzen ere.

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169