(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Asteazkena , Maiatzaren 7a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Ikastaroa: Indarkeriari buruzko ariketak arte garaikidean

  • Antolatzailea(k):

    Cátedra Jorge Oteiza

  • Zuzendaritza:

    Valeriano Bozal (Madrilgo Complutense Unibertsitatea)

Aurkezpena

  • 2004ko urriaren 25etik 29ra arte
  • Nafarroako Museoko Hitzaldi Aretoa (Iruñea, Santo Domingo, z/g)
  • Sarrera dohainik

Indarkeriak, gizakiaren izatean beti egon denak, aurpegiera berariazkoa hartu du gure aldian. Ahuldu egin dira, desagertu ere ez badira egin, legitimatzen zuten balio tradizionalak, baina aldi berean zabaldu eta erradikal bihurtu da. Artea eta literatura maiz askotan hurbildu dira indarkeria erabiltzera, eta ankerkeriaren ondorioetara, eta ohikoa ez zen moduan egin dute, gainera. Aldaketa horretan eragina izan du ez bakarrik fenomenoaren izaerak, baita ere komunikabideen bitartez egunero erdiesten duen hurbiltasunak, eta zergatik ez esan, askotan ikuskizun moduan hartzen dela. Muturreko indarkeria duten erakustaldiak ditugu zineman eta pinturan, instalazioetan eta performanceetan, baina baita gure etxeko egongelan ere, eta egunero irakurtzen ditugun egunkari eta aldizkarietan: indarkeria, denetan erradikalena, eguneroko gertaera da.

Egoera horrek era askotako arazoak ekarri ditu. Ez dira garrantzi gutxienekoak indarkeria irudikatzeak zer zentzu etiko eta moral daukan galdetzen digutenak; ez dira, ordea, bakarrak. Ankerkeria modu batzuek sorturiko gozamen estetikoa, zitalkeria irudikatu eta maneiatzeak hartu duen garrantzia gaur egungo artean -zeina surrealismoaren hasierako tratamenduetatik urruntzen baita-, atsegina saihesteko beharra, ikuskizuna saihestekoa ere ez bada -indarkeriaren fenomenoaren gehienezko estetizazioa, alegia-, dira gure garaiko arte eta literaturan zuzenean eragina duten arazoak, hausnartzeko moduko gaiak guztiz dinamikoa den esparruan.

Artearen irudiak ez dira lehiatzen komunikabideek ematen dituztenekin, eta literaturaren narrazioek oso mugatuak dirudite horrelako gertaerei buruz argibideak emateko. Arteak eta literaturak bide ezberdinak bilatu dituzte, baita aurkitu ere, indarkeriari eta ankerkeriari hurbiltzeko, horien erradikaltasun eta zabalerari hurbiltzeko. Ikastaro honek bide horietako batzuk landuko ditu, Goyaren Gudaren Hondamenak abiapuntutzat hartuta, garai berri baten hasiera dela esan baitezakegu, indarkeria modernoarena, zeinetan gizatasuna kentzeak zeregin nabarmena baitu. Aztergai nagusi izanen ditugu hori irudikatzearen baldintza etikoa, fikzioaren izaera, eta lan eta egile jakin batzuen azterketa.

 

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169