(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra
Demetrio Castro Alfín jauna
Zientzia-ikerketa oinarrizko jardueretako bat da besteren begiramena jaso nahi duen unibertsitate batentzat. Horrek berarekin dakar, besteak beste, irakasleei eta eskolak emateko moduari eragiten dieten antolamendu-eskakizunak; baliabide, toki eta eskakizun ezberdinak eskatzen dituztenak. Unibertsitateek dituzten aukeren eta ikerketako politika publikoen orientazioen arteko egokitzeak dakartzate, baita ere. Adierazleak idealak izatetik urrun badaude ere, egia da mendearen azken herenean, gutxi gorabehera, Espainiako unibertsitateetako ikerketa jardueraren betetze-mailak eta jardun horretatik eratorritako lorpenek aurrera egin dutela nabarmen. Hori horrela izan da, besteak beste, gaur egun denen aitorpena duten hainbat berezitasun eta arloetako ikertzaile askok egin duten ahaleginarengatik eta ardurarengatik.
Jorge Oteiza katedraren babesean, ikertzaile horietako batzuk biltzen dira beren ikuspegiak azaltzeko eta Unibertsitateko ikertzaile gisa edukitako beren lanbide-esperientziak analizatzeko. Horrez gain, politika zientifikoari buruzko gaiak aztertuko dira, eta unibertsitateari legozkiokeen egitekoei buruz hitz egingo da. Aldi berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikertzaileek beren lanari eta ikerketari buruz, unibertsitateko jardueraren barruan, hausnartuko dute.
Horren ondorioz, unibertsitatearen alderdi funtsezkoak hobe ezagutzen lagunduko duten ideiak eta ildoak sortuko dira, unibertsitateak hainbat alderditan aldaketak bizi dituen garai honetan.
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea