(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra
Francisco Javier San Martín
Arte garaikideak aurre egiteko duen arazo nagusietako bat bere hedapena bera izan daiteke, alegia, hartu dituen dimentsioak, bere sareen konplexutasuna, eta, azken buruan, zalantzan jarri dela garapen jasangarria iristeko duen gaitasuna. Orain dela hamarkada batzuk besterik ez, nahasita zegoela ematen zuen, baina orain erabat murgilduta dago aisialdiaren industrian, eta halatan, arte garaikideak galdu egin du, arian-arian, lehen zeukan goi kulturaren izaera haren alderdi handi bat. Laguntzazko kultura ministerioak, europar modura, ez dira gai demanda horri aurre egiteko, eta artistak, pixkanaka, enpresekin tratatzen ohitu dira, ikusten dituzten bulegoak oraindik erakunde publikoenak badira ere. Eta lankidetza estu horretan, sinbolikoa eta materiala baita, dagoeneko ezarri da oro har, Ashley Bickertonek, lehen aldiko apropiazionistak, orain dela hogei urte modu zinikoan esandakoa, mezenasekin harreman eredu izango zenari buruz: "konplizitate desafiatzailearen" jarrera.
Ikasgai hauetan lau artisten lana nabarmendu nahi dugu. Heldutasun osoa erdietsi dute beren lanean, baina konplizitate horren aurkako jarrerei eusten diete hala eta guztiz ere. 39 eta 58 urte bitartekoak dira, bi emakumezko eta bi gizonezko. Horietako bat Estatu Batuetan jaio zen, bi Mendebaldeko Europan, eta beste bat Ekialde Ertainean, baina azkeneko hirurek jatorrizkoa ez duten herrialdean bizi eta lan egiten dute. Artistetako bat eskultorea da, bestea argazkilaria, eta beste biek pinturaren, eskulturaren edo instalazioaren arloetan lan egiten dute, performancearen bidez baldintzatuta, hala ere.
Saioetako bakoitzean artista baten lana aztertuko da xehetasunez, helburua baita lauek multzoan eman ditzaten, arte garaikidearen mapa ez bada ere, bai, gutxienez, jarraibide labur batzuk.
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea