(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Igandea, Maiatzaren 4a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Lau ikasgai Tomás Marcorekin Musika sorkuntza XXI. mendeko hastapenetan

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

Aurkezpena

  • Hitzaldiak: Nafarroako Museoko Hitzaldi-aretoa (Iruñea)
  • Amaierako kontzertua: Nafarroako Museoko kapera
  • Sarrera doan

XX. mendeko musika-abangoardiak asko jardun zuen iraultza harmonikoaren gainean. Atonalitateak eta dodekafonismoak eraitsi egin zuten tonu-sistema funtzionala, Errenazimentu garaitik pixkanaka altxatua, eta XVIII. mendearen hastapenetan sistematizatua, bereziki Rameaurekin. Ez litzateke batere zuzena, ordea, bazterrera uztea erritmoaren eta tinbrearen eremuan egindako iraultzak, bai eta arazo formala konpondu gabe geratu zela ere: ukatzen zen sistema harmonikoa zen, hain justu, jarauntsitako formen oinarria. Aurrekoarekin batera, eskala gainditzeko ahaleginek -mikrotonalistetatik bruitistetara, eta geroago musika elektroakustikoa- soinu musikalaren eta soinu ez musikalaren arteko desberdintasuna ezabatu, eta edozein soinu musika-iturri bihurtu zuten. Pentsamolde estrukturalistaren eta hizkuntzalaritzaren eragina eta "serie" deitzen den oinarrizko kontzeptuaren hedapenak nazioarteko batasun-lilura moduko bat garatu zuten nazioarteko musika-abangoardiaren eraikinean, serialismo integralaren aldiarekin eta, are, halako ausazkotasun-mota batekin ere.

Abangoardia ez serialen etorrerak, ausazkotasun amerikarrak, eta bereziki, postmodernitatearen sarrerak pikutara bidali zuten ametsezko batasun hori. Kanpoko begirale baten ikuspegitik, XXI. mendeko hastapenetako musika elkarregandik urruntzen diren eta are kontrajartzen diren joeren nahastea da, eta oso zaila da hari gidari bat, bateragarri egingo dituen zerbait aurkitzea. Konplexutasun berriaren aurrean, zalantzarik gabe estrukturalismoaren oinordekoa dena, ondoko hauek aurkitzen ditugu: bakuntasun berri batzuk, joera mistikoak, neopoetikoak, borrowing edo musikei buruzko musika deitzen den fenomenoa, testuartekotasunaren eta kulturartekotasunaren eta fusioa egiteko ahalegin, gutxi-gehiago, arrakastatsuen isla dena, bai eta musika sonikoak eta soinu-paisaiarenak ere. Hori guztiori masa-kulturaren testuinguru soziologikoaren barnean. Bertan sormen-ikerketako musika erabat bereizita dago kontsumoko beste musika-produktu batzuetatik. Baina litekeena da hurbiltasuna dela-eta prozesuak oso irudi kaotikoa ematea, ziur asko askoz koherenteagoa den arren. Ikastaro honen helburua da prozesu hori agerian uztea.

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169