(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra
Fernando Savater
Gizakien bizitzan kultura guztiek, erlijio guztiek eta pentsalari guztiek egin diote aurre gaizkiaren errealitateari. Batzuk sustrai teologikoak aurkitzeko -jatorrizko bekatua, esaterako- eta beste batzuk gure izaeraren mugetan eta kontingentzian oinarrituz, arrazoi naturalez azaltzeko. Gaizkia gugandik at aurkitzen dugu, sarritan desegokia den mundu honetan eta bizirauteko behar ditugun gauzen gabezian, baina baita gure barnean ere: etsaiarenganako gorrotoa, handinahi menderatzailea eta baita gaiztakeriaren galbiderako plazerra ere. Posible ote da gaizkiaren ontologian saiatzea, beraren esentzia eta presentzia azaltzeko? Are larriagoa: gaitz guztiak konpon daitezke, ala gure izatearen berezko parte al dira? Hala balitz, gaitzekin bizitzera behartuta egongo ginateke. Horiexek dira ikastaro honetan aztertuko eta eztabaidatuko ditugun gaietako batzuk.
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea