(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra Mapfre Fundazioarekin lankidetzan
Miquel Barceló
Felanitx, Mallorca, 1957.
1975ean Arte Ederrak ikasten hasi zen Bartzelonan, baina ikasketak bertan behera utzi zituen pintura karrera independentea hasteko. 1974an egin zuen bere lehen bakarkako erakusketa Mallorcako Picarol Galerian. Nazioartean azaldu ondoren 1981ean Sâo Pauloko Biurtekoan eta Kasselgo Documenta VIIean 1982an, Miquel Barcelóren karrera sendotu besterik ez da egin, bere jarduera Barrokotik mendebaldeko pintura tradizio handiarekin lotzen duen artista garaikidea denez gero. Paris eta Mallorca artean bizi da, eta laurogeiko hamarkadatik Afrika mendebaldera egin dituen bidaia ugariek bere imaginarioa irudiz eta mitoz elikatzen dute. Laurogeiko hamarkadaren hasieratik hasi zen Europako eta Estatu Batuetako museo eta galeria ospetsuetan erakusketak egiten, espainiar artista baliotsuenetako bat bihurtu arte nazioartean. Erakusketak eskaini dizkiote instituzio hauek: Bordeleko CAPC, Valentziako IVAM, Jeu de Paume, Centre Pompidou, Pariseko Musée des Arts Décoratifs eta Museé du Louvre, Erromako Galleria Nazionale d’Arte Moderna, Bartzelonako Museu d'Art Contemporani eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. Berriki interbentzio handiak burutu ditu. Esaterako, Mallorcako Katedraleko Sant Pere Kapera zeramikaz estali du, bai eta Genevako Nazio Batuen Jauregiko XX aretoko kupula ere. Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu, esaterako, 1986an Arte Plastikoen Sari Nazionala, eta 2003an Arte Plastikoetako Asturiaseko Printzea Saria.
Miquel Barceló hirurogeiko hamarkadaren amaieran hasi zenetik, pintura berreskuratzeko korronte espresionistari atxiki zitzaion, zeini mediterraneotasun ukitu bereizgarria eman baitzion. Bere heldutasuneko lehen lanak artistaren intimitatea eta pintatzeko ekintza zituzten ardatz. Geroago, bere lanen gaia zabaldu egin du eta natura hilak, liburutegietako eta museoetako irudiak egin ditu, eta horietan azaltzen du pinturaren Historiari buruz eta lurreko eta itsasoko floraz eta faunaz betetako paisaiei buruz duen interesa. Paraleloki, bai eskultura bai zeramika lanak sortu ditu. Garrantzi berezia hartu dute bere marrazkiek, bidaia egutegi gisa antolatuta daudenak, eta horietan lurraldeari eta pintura materialei buruzko azterlan paraleloa egin zuen.
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea