(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Asteartea, Maiatzaren 20a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Alberto Corazón. Dena beste nonbait gertatzen da. Zikloa Zeharkako ikuspegiak

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

    Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua

    Laguntzailea: Nafarroako Museoa

Irakasleak

Alberto Corazón

Margolari, eskultore eta diseinatzailea. Madrilen jaio zen 1942an.

Diseinatzaile gisa, gorengo tokian dago Espainiako diseinu grafikoaren arloan. Sario Nazionala jaso zuen, bai eta garrantzizko aitorpenak ere New York eta Londresen. Gero, industria diseinura hedatu zuen bere jarduera, eta arlo horretan ere entzute handia du.

1976an, Nazioarteko Batzordeak gonbidatu zuen Veneciako Bienalera, bere lanak Tàpies eta Equipo Crónicaren lanekin batera erakusteko. 1978an, Parisko Bienalak, orduan ere zuzenean gonbidatu zuen bere lanak Antonio Sauraren lanekin batera Petit Palaisen erakusteko.

90eko hamarkadan, erregulartasunez erakutsi zituen bere lanak Gamarra y Garrigues eta Elvira González galerietan. Alemanian, Würth Museumek bere pintura eta eskultura asko erosi zioten, eta bere lanak erregulartasunez aurkezten zituen. 2001etik aurrera, Marlborough Galeriak egin zizkion ordezkari lanak, eta erregulartasunez erakutsi zituen bere lanak Galeriak Madrilen eta New Yorken zituen egoitzetan. 2002an, “Alberto Corazón, margolanak eta eskulturak 1992-2002” izenburuko erakusketa, Madrilgo Arte Ederren Bilguneak sustatutakoa, egin zen Espainiako museo eta arte zentro nagusietan. 2008an, IVAMek (Institut Valencià d’Art Modern) atzera begirako erakusketa handi bat antolatu zuen: “Alberto Corazón. Lan kontzeptuala, pintura eta eskultura. 1968-2008”. 2009an, Madrilgo Arte Garaikidearen Museoak atzera begirako beste erakusketa bat egin zuen: “Alberto Corazón. Plaza Nagusia eta 70eko urteetako beste lan kontzeptual batzuk”.

Lan hauek argitaratu ditu: Cuaderno del nómada (Madrid, TF. Editores, 1993), El mapa no es el territorio (Lanzarote, César Manrique Fundazioa, 1997), Nolibro (Madril, TF. Editores, 2000), Damasco Suite (Murtzia, Ahora Ediciones de Bibliofilia, 2005) [A. Corazónen serigrafiak eta testuak, Vicente Verdúren hitzaurrea], El bodegón habla de otras cosas (Madril, Antonio Machado Libros, 2005), Palabra e Icono: Signos (Madril, San Fernandoko Erret Akademia, 2006), Aire, fuego, tierra, agua (Madril, La Fábrica, 2007), Una mirada en palabras (Bartzelona, Seix Barral, 2008).
 

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169