(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

Jorge Oteiza

Osteguna, Maiatzaren 1a

Jorge Oteiza Katedra

Ikastaroak eta hitzaldiak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Kultura-ondarerako sarbidea. Erronkak eta eztabaidak

  • Antolatzailea(k):

    Jorge Oteiza Katedra

  • Parte-hartzailea:

    Koordinatzilea: Bitartean. Artea eta hezkuntza

  • Zuzendaritza:

    Imanol Aguirre (Universidad Pública de Navarra)

Irakasleak

Imanol Aguirre

Adierazpen Plastikoaren Didaktikako irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Psikologia eta Pedagogia Sailean. O.H.O. Irakasletzan diplomaduna eta Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta unibertsitate horretako Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko doktorea da. Nazioko eta nazioarteko hainbat proiektutan parte hartu du, bai eta zuzendu ere, ikerlari gisa, eta "Ikusizko arteetako prestakuntza Montevideoko gizarte eta kultura erakundeetan" proiektua da berriena.

Hainbat obraren egilea da, esaterako Teorías y prácticas en educación artística. Ensayo para una revisión pragmatista de la experiencia estética en educación, eta hainbat artikulu argitaratu ditu nazioko eta atzerriko aldizkari espezializatuetan, eta aipagarrienen artean dago "Beyond the Understanding of Visual Culture: A Pragmatist Approach to Aesthetic Education". Hainbat biltzarretan parte hartu du, eta hitzaldi asko eskaini ditu bere berezitasuneko gaiei buruz. Egun, hezkuntza artistikoko ikuspegi teoriko berriak kertzen, eta, aldi berean, ikuspegi horiek hezkuntzatestuinguruetan -hala eskolan nola eskolatik kanpo- berehala aplikatzen dihardu.

Olaia Fontal

Valladolideko Unibertsitateko Hezkuntza eta Gizarte Laneko Fakultateko irakaslea. Mirar ikerketa-taldeko kidea da. Talde horrek garatzen du Oviedoko Uniber-tsitateko Teknologia Eskaintzaren programa. Kultura-ondarearen hedapenari, balioespenari eta irakaskuntzari lotuta daude bere ikasketak. Erakusketa eta museoetako ondareari, kultura garaikideari eta didaktikari buruzko ikerketak egin ditu. Kolaborazio asko idatzi ditu liburu eta aldizkarietan, bai eta ponentziak eta komunikazioak ere.

Bernard Darras

Paris 1 Unibertsitateko -Sorbona- Arteen eta Artearen Zientzien Prestakuntza eta Ikerketa Unitatearen Kultura Prestakuntza eta Komunikazioko arduraduna, irakaslea eta ikertzailea. Estetikan, Arte Plastikoetan, Hezkuntza Artistikoan, Psikologian eta Semiotikan espezialista eta diplomaduna da, eta egun ikerketa konparatuak egiten jarraitzen du Semiotika Kognitiboaren eta Kulturaren Kritikaren arloetan. MEI. Médiation et Information nazioarteko aldizkaria zuzentzen du, eta, era berean, Irudien eta Kognizioaren Ikerketa Zentroaren zuzendaria da. Oraintsu argitaratu dituen obren artean daude: Arts et Multimédia (Publications de la Sorbonne, 1999), Multimédia et Savoirs (L'Harmattan, 2000) eta Médias, Education & Loisir (L'Harmattan, 2003).

René Rickenmann

Bogotako Unibertsitate Xabiertarreko Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko diplomaduna da, eta Hezkuntza Zientzietan doktorea Genevako Unibertsitatean. SED (Semiotika, Hezkuntza eta Garapena) ikerketa-taldea zuzentzen du beste kide batzuekin, eta Deboeck argitaletxeak (Brusela) argitaratutako Raisons Educatives bildumaren argitalpen batzordeko kidea da. Ondoko arlo hauetan egiten ditu ikerketak: Nahitaezko hezkuntzako eta lanbide heziketako irakasleen jarrera profesionalen azterketa, ikusizko arteen esparruan; analisi didaktikoak eta ikaskuntzaprozesuak ikasketa artistikoetan; metodologia berriak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan. Ikerketa horietatik eratortzen dira nazioarteko biltzar eta ikastaroetarako lanak, esaterako "Everyday and School Situations: Which Communities?" edo "Perspectives didactiques du travail autour du genre artistique des Installations".

Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea

Zerbitzu ataria
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169