(Saltar navegación e ir al contenido)
Jorge Oteiza Katedra irakaskuntzako eta kulturako erakundea da eta 2002. urtean sortu zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmen baten bidez. Katedra sortzearen arrazoia izan zen erakundeen onarpena ematea Jorge Oteiza (Orio, 1908- Donostia, 2003) eskultorearen lan artistikoari eta pentsaera estetikoari.
Katedra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordetzan sartua dago. Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren bidez. Ikasketei begira, Katedra Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateari lotua dago.
Jorge Oteiza Katedraren jarduerak “Artea eta kultura XXI. mendeko gizarteetan” deituriko programan biltzen dira. Programa horren helburua da kultura garaikideari buruzko analisia, gogoeta eta kritika sustatzea pentsamendu estetikoari eta sormen artistikoari lotutako gaiak landuz. Jorge Oteizaren lana da programaren oinarria, eta, beraz, arreta espezifikoa eskaintzen dio artistaren lanari.
Últimas publicaciones
Jorge Oteiza Katedra
Sario Eraikina
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea