Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

Laguntza Agroekologiako etorkizuneko profesionalen prestakuntzan

Laugarren ikasturtez AN Taldeko Katedrak diruz babestuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen duen Agroekologiako Aditua

AN taldearen Fruten, Barazkien eta Zerealen ataletako Agroekologiako espezialistek Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Agroekologiako Aditu tituluaren hainbat jardunalditan parte hartu dute. Aditu titulu hori AN Taldearen Katedrak babesten du. Martxoan egin zen lehenbiziko jardunaldia, Castejónen, eta hizpide izan zuen AN Taldearen fruta eta barazki ekologikoen ekoizpena eta merkaturatzea. Beste alde batetik, bigarren jardunaldia zerealen merkatuaren egungo egoeraren azterketari eta kooperatibak zerealaren arloan garatutako iraunkortasun-proiektuei buruzkoa izan zen.

 

Joan den maiatzaren 4an, NUPeko Sario eraikinean, AN Taldearen Zerealen ataleko zuzendari Joan Luis Celigueta mintzatu zen, eta harekin izan zituen Alberto Enrique Martín eta Maite Muruzábal ere. Zerealen ataleko zuzendariak zerealen ekoizpenaren munduko eta estatuko azterketa egin zuen, eta nabarmendu zuen Espainia oso herrialde defizitarioa dela, eta aurreko kanpainan 15 milioi tona zereal inguru inportatu behar izan zituela. Azaldu zuenez, AN Taldeak 1,3 milioi tona merkaturatu zituen iaz, eta haietatik 7.500 tona baino ez dagozkio zereal ekologikoari. Bestetik, adierazi zuen zaila dela nekazaritza ekologikoa merkaturatzea, gaur egun merkatua ez baitago prest ordaintzeko merkatu ekologikoak arruntaren aldean duen prezio-diferentzia. Amaitzeko, kooperatibak jorratzen dituen jasangarritasun-proiektuak azaldu zituen, hala nola gari jasangarri ziurtatuarena edo karbono-aztarna gutxitzen duen zereal ekoizpenarena.


Grupo AN

AN Taldearen Katedra
Nekazaritzako Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa. Olibondoak eraikina
Arrosadiko campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948 16 98 67
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Visitanos en Linkedin