Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Graduko ikasle batzuek Piensos Caceco fabrika bisitatu du

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko 15 ikaslek Piensos Caceco enpresaren Taxoareko egoitza ezagutu dute. Bisita AN Taldearen Katedraren eta NUPen jardueren barruan kokatzen da. Katedra hori 2014tik dago indarrean, eta mundu akademikoa eta enpresa-mundua elkarrengana hurbiltzen egiten du lan.

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Graduko “Laneko arriskuen prebentzioa nekazaritzako elikagaien industrietan” irakasgaiko 15 ikaslek Taxoaren dagoen Piensos Caceco lantegiko instalazioak bisitatu zituzten joan den martxoaren 16an.

Carmen Jarén irakasleak lagunduta, lantegiko atalak ezagutu zituzten, eta bereziki laneko arriskuen prebentzio-neurriak aztertu zituzten. NUPeko AN Taldearen Katedraren jarduketen barneko bisita horren helburua ikasleei prebentzioaren arloan produkzio prozesuaren berri ematea zen, eta, horretarako, antzemandako arriskuen adibideak eta hartutako prebentzio-neurriak landu ziren. 

Goiza hasteko, AN Taldearen aurkezpena egin zuen AN Fundazioko Sara Esparzak, eta, ondoren, AN Taldearen Katedraren helburu eta jarduera nagusiak aurkeztu zituen Silvia Ros Urrutiak.

AN Taldearen Katedraren eta NUPen arteko lankidetzaren barrenean, unibertsitateko ikasleek aukera dute AN Taldearen ekoizpen-zentro batzuk ezagutzeko.

Katedra 2014an sortu zen, eta indartsu doa aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta AN Taldearen arteko lankidetza garatzeko helburuz. Horretarako, ezagutza berria sortzen laguntzen du, eta bi erakundeen interes komuneko alderdi guztien zabalpena egitea sustatzen; ikerketa aurreratua egiten du, mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren bilakaera eta integrazio egokia ahalbidetzen duena; eta ekarpena egiten die unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoari eta enpresa-sektoreko profesionalei.


Grupo AN

AN Taldearen Katedra
Nekazaritzako Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa. Olibondoak eraikina
Arrosadiko campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948 16 98 67
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Visitanos en Linkedin