Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

Agroekologiako Aditu Tituluko ikasleek bisita egin diote AN Taldeari

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agroekologiako Aditu Tituluko ikasleek Céntex eta Conservas Dantza enpresen lursaila bisitatu zuten joan den larunbatean.

AN Taldeko teknikari eta ekologia-arduradunek ezagutzak eta esperientziak kontatu dizkiete Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agroekologiako Adituaren titulu berekiko ikasleei. Aditu titulu hori CAN Taldeko Katedrak babesten du diruz.

Alberto Enrique Martin, tituluko zuzendari akademikoa bertan izan da prestakuntza-bisitan. Bisita Conservas Dantza enpresaren instalazioetan hasi da, eta hauek hartu dute parte: Maite Muruzabal Muruzabal, AN Taldeko Fundazioko zuzendariak, Rafael Castejón Munarriz, Conservas Dantza enpresako zuzendariak, Raquel Sesma Liñan, AN Taldeko Fruta eta Barazki Freskoen Ataleko zuzendariak eta Eduardo Diaz Hernandez, nekazaritzako industriako merkataritzako arduradunak.

Jarraian, Centex enpresaren Castejóngo nekazaritza-finka bisitatu dute, ekoizpen ekologikoaren makineria espezifikoa ezagutzeko, baita nekazaritza arruntetik ekologikora pasatzeko esperientzia ere. Hori guztia Pedro Belzunce finkaren arduradunak eta Sara Machin Eseverri nekazaritza ekologikoan espezializatutako landa-teknikariak gidaturik egin dute.


Grupo AN

AN Taldearen Katedra
Nekazaritzako Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa. Olibondoak eraikina
Arrosadiko campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948 16 98 67
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Visitanos en Linkedin