Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Bestelako jarduerak

2024(e)ko maiatzaren 17a

Katedrak “AA eta 5.0 Industriak” jardunaldian parte hartu du, Tuteran

Mikel Galar durante su intervención.

Mikel Galar bere hitzaldian.

Dédalo Fundazioako jardunaldi bat antolatu zuen maiatzaren 17an, ostirala, Tuteran, Informazioaren Gizartearen Mundu Eguna eta Interneten Eguna ospatzeko; jardunaldiak “Adimen Artifiziala eta 5.0 Industria” gaia izan zuen ardatz.

Ekitaldiak 120 lagun baino gehiago bildu zituen, eta Mikel Galar NUPeko Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedraren zuzendaria izan zuen partaide. Galarrek adimen artifiziala zer den eta nolako bilakaera izan duen azaldu zuen, eta ikaskuntza automatikoan eta sare neuronaletan egindako aurrerapenak azpimarratu zituen. Halaber, nabarmendu zuen inguruko garapen ekonomiko, digital eta sozialean funtsezkoak diren sektoreak nola ari diren eraldatzen berrikuntza horiei esker, industriei, enpresei, zerbitzuei eta, oro har, herritarrei mesede eginez.

Ekitaldian zuzeneko erakustaldiak ere egin ziren, eta bertaratutakoek aukera izan zuten teknologia aurreratuenak esperimentatzeko eta haien aplikazio praktikoak hobeki ulertzeko. Jarduera horiek oso baloratuak izan ziren; izan ere, adimen artifiziala proiektuetan eta negozioetan integratzen lagundu zuten, eta aukera eman zuten zalantzak denbora errealean argitzeko.

Sergio Pérez (Nafarroako Gobernua), Peter Palvolgyi (All Digital), Esteban Morras (Veridas) eta Alfredo Ferrer (Visionquality) adituek ere hartu zuten parte, zeinak teknologia horiek eskualde, Espainia eta Europa mailan duten eraginari eta erregulazioari buruz aritu baitziren.

Un momento de las demostraciones en vivo.

Zuzeneko erakustaldiak.

Foto de grupo de participantes.

Parte-hartzaileen argazkia.

Un momento de la jornada.

Jardunaldiko une bat.