Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedra 2022ko uztailaren 19an Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak eta Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak sinatutako Lankidetza Hitzarmenetik abiatuta sortu zen.
Katedraren helburua ekonomia sozialak enpresak kudeatzeko eredu gisa duen interesa sustatzea da, eta, horretarako, ikerketa, ikasgeletako jakintza eta eragile sozial eta ekonomikoenganako transferentzia bultzatzen ditu. Zehazki, batez ere ekonomia sozialaren eta kooperatibismoaren esparruko honako helburu hauekin sortu zen:
- Hiru entitateen arteko lankidetza bultzatzea, ezagutza berria sortzearren eta haien artean interes komuneko alderdi guztien zabalkundea sustatzearren.
- Ikerketa aurreratua eratzea, mundu akademikoak eta ekonomia sozialeko erakundeek bilakaera eta integrazio egokia izan dezaten.
- Unibertsitateko ikasleei eta ekonomia sozialeko profesionalei prestakuntza praktikoa ematen laguntzea.
Katedra honen babesean jarduera hauek egitea aurreikusten da:
- Ikerketa-proiektuak babestea eta sustatzea ekonomia sozialaren, kooperatibismoaren eta hirugarren sektorearen jarduera-eremuko zenbait ildo tematikotan.
- Katedraren barnean sartzen den jarduera-eremuko doktoretza-tesiak eta ikasketa-amaierako lanak egiten laguntzea.
- Ekonomia sozialeko erakundeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten pertsonen partaidetza handitzea Unibertsitatean, beren esperientziak parteka ditzaten.
- Bisitak egitea ekonomia sozialaren arloko enpresetara.
- Ekonomia sozialaren arloko profesionalentzako etengabeko prestakuntzako eskaintza antolatzea, haien behar espezifikoetara egokitua.
- Graduko, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleek ekonomia sozialarekin lotutako erronkei soluzioa bilatzen parte har dezaten sustatzea.
- Curriculumeko eta curriculumetik kanpoko, estatuko eta nazioarteko praktiken hitzarmenak bultzatzea ekonomia sozialaren esparruan.
- Inguruko beste unibertsitate batzuekin batera –batez ere Euroeskualdearen barrenekoak– ekonomia soziala, kooperatibismoa eta hirugarren sektorea sustatzeko proiektuak bultzatzea, bai irakaskuntzaren arloan, bai ikerketa- eta transferentzia-arloan ere.
- Komunikazioko eta prestakuntzako jarduerak sustatzea, diseinatzea eta antolatzea ekonomia sozialaren, kooperatibismoaren eta hirugarren sektorearen arloetan: hitzaldiak, mintegiak, ikastaroak, etab.
- Ekonomia sozialaren arloarekin zerikusia duten sariak eta bekak ematea.
Jarduerei buruzko xehetasunak "Katedraren jarduerak” fitxan agertzen dira.