• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Zerbitzuak/ Ordenagailuak dauzkaten postuak

Ordenagailuak dauzkaten postuak


Sarbide libreko ordenagailuak irakaskuntza xede eta jardueretarako kontsulta eta lanetarako erabiliko dira.

Zerbitzua Liburutegiko zerbitzuen sarbide araudi eta erabilpenaren arabera erabiliko da.

Hartzaileak: unibertsitateko komunitateko kideak soilik.
Orduak: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:30era etengabe.
Identifikazioa: NUPeko erabiltzailea eta pasahitza

Partes de este texto:

Ekipoen kokapena

Liburutegiak ordenagailuak dauzkaten 118 postu ditu:

90 Arrosadiko Campusean:

  • 43 Universia aretoan (Liburutegiko beheko solairuan)
  • 7 Giza Zientzietan
  • 16 Gizarte Zientzietan
  • 24 Zientzia eta Teknologian

16 Osasun Zientzietako Liburutegian

12 Tuterako Campusean

Subir

Zerbitzuaren hartzaileak

Unibertsitateko komunitateko kideentzat dira soilik. Horiek erabiltzeko NUPeko erabiltzailea eta pasahitza sartu behar dira.

Subir

Sarbide gida

Ordenagailuak aretoetan banatuta daude, eta sarbide librean erabilgarri.

Lanean hasteko, NUPeko erabiltzailea eta pasahitza sartu behar dira eta gure titulazioarekin lotuta dagoen mahaigain birtualeko txantiloia agertuko zaigu, edo Windowsen edo Linuxen edo bietan.

Lana bukatzen dugunean garrantzitsua da saioa amaitzea.

Saioa amaitzean, sortutako informazio guztia galtzen da eta ez dago berreskuratzeko modurik. Hurrengo baterako informazioa gorde nahi bada, USB batean jaso beharko da edo hodeira bidali.

Subir

Laguntza

Informatika Zerbitzua ordenagailutako softwarea eguneratzeaz eta haietara sarbidea izateaz arduratzen da.

Liburutegiko langileek sortzen diren zalantzak eta arazoak argitzen lagunduko dute.

Ekipoak instalatuta ditu beharrezkoak diren aplikazio guztiak behar bezala erabili eta funtzionatzeko. Instalazio gehigarriren bat beharrezkoa dela uste baduzu, langileei jakinarazi behar diezu.

Subir

Erabilpen arauak ez betetzearen ondorioak

Liburutegiko Erregelamenduan eta Liburutegiko Zerbitzuen Araudian agertzen diren xedapenak ezarriko dira.

Subir