Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Non argitaratu

Partes de este texto:

Sarbide irekian argitaratzea

 

NON ARGITARATU DAITEKEEN SARBIDE IREKIAN

Open Research Europe

H2020 eta Horizonte Europa programek finantzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak argitaratzeko plataforma

Europako Batzordeak ikertzaileen esku jarri du kideen artean berrikusitako lanak argitaratzeko plataforma, sarbide irekian, Horizonte 2020 eta Horizonte Europa programen finantzabidearekin eremu guztietan egindako ikerketak zabaltzeko.

Plataformaren ezaugarriak:

  • Aukerako zerbitzu bat da, argitalpen zientifikoen kalitate-estandarrak betetzen dituena.
  • Aurretik argitaratu ez diren eta beste aldizkari batzuetan argitaratuko ez diren artikulu originaletarako dago pentsatua.
  • Preprint bertsioaren argitalpen azkar eta gardena egiteko aukera ematen du (10 egunean). 
  • Kideen arteko berrikuspen irekia egitekoa ere bai (“open peer-review”), preprinta argitaratu ondoren.
  • Berrikusitako bertsioak, plataforma horretan eskuragarri egoteaz gain, Zenodo Europako Batzordearen gordailura bidaltzen dira. Beste biltegi tematiko edo instituzional batzuetan ere gordetzen ahal dira.
  • Argitalpenekin lotutako datuak sarbide irekiko biltegi batean gorde beharko dira.
  • Open Research Europe plataforman argitaratutako artikuluek aipu formal bat eta DOI bat dituzte.
  • Argitaratzeak ez du inolako kosturik egileentzat. Europako Batzordeak bere gain hartzen ditu argitalpen-kostuak (780 € artikulu bakoitzeko).  
  • H2020 eta Horizonte Europa plataformek finantzatutako proiektuen ondoriozko artikuluak bakarrik argitaratzen ahalko dira.
  • Berehalako sarbide irekiaren baldintza betetzen du, Horizonte Europa eta H2020 plataformek eskatzen duten bezala.
  • Artikuluak eta kideen arteko berrikuspenak CC-BY lizentziarekin argitaratuko dira.
  • Aipuei, bisitei, deskargei, sare sozialetako inpaktuari eta abarri buruzko neurketak hartzen ditu barne.
  • Open Research Europe plataformaz gain, Europako Batzordeak aurreikusitako beste argitalpen-modalitate batzuk ere izanen dira, sarbide irekiaren arloan duen agindua betetzeko.