Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2025
-
2025(e)ko martxoaren 21a
NUPeko Osasun Zientzien Fakultate berriaren obrak azken fasean daude, eta uda honetan amaituko dira
NUPeko errektoreak eta Unibertsitateen kontseilariak duela gutxi bisita bat egin zuten lanak nola dauden ikusteko
-
2025(e)ko martxoaren 21a
NUPeko berrogeita hamar bat ikaslek Tracasa Instrumental eta Tracasa Global bisitatu dituzte
Ikasleek enpresa publiko horien jarduera ezagutu dute Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedraren eskutik
-
2025(e)ko martxoaren 21a
Maite Larriqueta eta Nerea Lakuntza NUPeko egresatuek 11. eta 18. postuak lortu dituzte, hurrenez hurren, EIR azterketan
Bi erizainek Espainia osorako bete gabeko 2.171 postuetako bana lortu zuten, eta erizaintza obstetriko-ginekologikoaren espezialitatea egin nahi dute
-
2025(e)ko martxoaren 21a
Amalia Ortiz irakaslea, NUPeko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiko zuzendari berria
Informatikan doktorea da eta konputazio afektiboan eta errealitateko birtualeko sistemetako pertsonaren eta makinaren arteko interakzioan aditua
-
2025(e)ko martxoaren 21a
NUPen garatutako sentsore berriek hobetu egiten dute gaixotasunen detekzioa, arnasa aztertuz
Elieser Ernesto Gallego ingeniariaren ikerketari esker diabetesa bezalako patologien diagnostikoa egiteko funtsezkoak diren gas biomarkatzaileak detektatzen dira
-
2025(e)ko martxoaren 21a
NUP kide duen Unibertsitateen G-9 Taldeak adimen artifizialaren bidez irakaskuntza eguneratzeko deia egin du
Transformazio Digitaleko Batzordea Extremadurako Unibertsitatean bildu da erakunde nafarreko errektorea buru zela
-
2025(e)ko martxoaren 20a
Pablo Nieto Rodríguez Ibaialde BHIko ikasleak irabazi du NUPen egin den Geografiako Olinpiadaren tokiko fasea
Nahia Herrero Jiménez (Ibaialde BHI) eta Sara Lorente García (Liceo Monjardín) bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira hurrenez hurren
-
2025(e)ko martxoaren 20a
NUPek gaur irekiko du Ekonomia Sozialaren VI. Unibertsitate Astea, hezkuntzan eta lege-esparruan arreta jarrita
Programan kooperatibismoari buruzko Nafarroako Parlamentuko jardunaldi bat dago eta zuzenbide kooperatiboari buruzko saio bat
-
2025(e)ko martxoaren 20a
Nazioarteko merkataritza-banaketako kontratuaren erronka legalak izanen dituzte aztergai bihar NUPen
Ángel Espiniella Oviedoko Unibertsitateko katedradunak mugaz gaindiko merkataritza-salerosketetan giltzarri den tresna hori aztertuko du
-
2025(e)ko martxoaren 20a
Amaitu da NUPen parte-hartzearekin egindako europar proiektu bat, aluminioaren meatzaritzako hondakinetatik metal estrategikoak lortzea helburu duena
Unibertsitateen eta enpresen artean, Txekiar Errepublikako, Turkiako, Suediako, Estoniako eta Espainiako 12 bazkidek parte hartu dute
-
2025(e)ko martxoaren 20a
Nafarroako Unibertsitate Publikoko arloko bi zuzendari berri izendatu dituzte
David Astrain Ikerketa arloko zuzendaria izanen da, eta Álvaro Baraibar Hizkuntza Plangintzaren arloko zuzendaria
-
2025(e)ko martxoaren 20a
Nafarroako ikastetxeetako hogeita hamar bat ikaslek parte hartu dute CanSat eskualdeko lehiaketa prestatzeko ekitaldian
Iruñeko Planetarioak (NICDO) eta NUPek antolatu zuten ekitaldia, eta Lizasoaingo aerodromoan egin zen