• ES
  • EU
  • EN


[Erakundeak]

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Aurrekontuen zenbatekoa 2009. urterako 74,4 milioi eurokoa da

Gizarte Kontseiluak Gobernu Kontseiluaren proposamena onetsi du gaur

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Aurrekontuaren zenbatekoa 2009. urterako, 74.487.129,58 eurokoa da guztira, gaur Gizarte Kontseiluan erabaki denez. Proposamena Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak igorria zen. Kopuru hori, 2008ko aurrekontuarekin alderatuta, zortzi milioi gutxiagokoa da, iazkoa 82,5 milioi eurokoa baitzen.

Datorren ekitaldiko Aurrekontu proiektuaren Gastuen kapitulu nagusia Langileena da, 50,1 milioi euro egiten duena, eta jarraian Ohiko Ondasun eta Zerbitzuak, 15,3 milioi egiten duena. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2009. urterako aurreikusten diren inbertsioak 7,9 milioi euro egiten dute guztira. Transferentzia arrunten kapituluak 1,2 milioi euro egiten du, aldiz, Aktibo Finantzario eta Finantza-gastuenak 70.000 eta 10.723,24 euro, hurrenez hurren.

Diru-sarrerei dagokienez, kopuru handiena duen kapitulua, Transferentzia arruntena da, 53,9 milioi euro egiten duena; jarraian, Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak, 9,4 milioi, eta ondoren, Kapital transferentziak, 2,9 milioi. Azkenik, Finantza-aktiboen kapituluak 8 milioi euro egiten du, eta Ondarezko diru-sarrerak, 351.046,45 euro.