Joanes Uharte Donibanekoaren obraren alemanezko lehen edizioa da, eta Lessingek egin zuen, Ilustrazioko alemanezko egilerik garrantzizkoenak. Harrigarria da alemanezko itzulpena hain berandu iristea, baina kontuan hartu behar da XVIII. mendera arte ez zela hasi Alemanian beren hizkuntza kultura alorrean sustatzeko mugimendua, eta orduan hasi zirela, latinez idatzi ordez, nork bere herriko hizkuntzan idatzitako filosofiaren obra garrantzizkoenak alemanera itzultzen. Espainian ez dago edizio honen beste alerik.