Leidengo edizio hau gaztelaniaz Herbehereetan argitaratu zen edizioetako bat da, Examen de ingenios izenburukoaren lehen argitalpenari jarraitzen dion horietakoa. Liburuak Penintsulan klandestinoki zabaldu ziren, Espainian baimenik gabeko edizioak zirelako, 1594. urtean edizio espurgatua agertu zenetik, pasarte polemikorik gabe, Inkisizioak eskatzen zituen baldintzetan, alegia.