Joel Ibn Shuaib (XV. mendea), Abraham ben Mordecai Galante (XVI. mendea)

Sefer Kol bokhim


Ikusi liburua

Konposizio eta egitura konplexua dituen obra da, Jeremias profeta eraman handikoaren lanturuei buruzko iruzkinak biltzen dituena, Jerusalemen idatzia babiloniarrek tenplua birrindu eta gero. Obrak Joel Ibn Shuaib idazleak idatzitako pasarteak dauzka, Kabbalah izenarekin ezagutzen den juduen pentsamendu mistikoa hezurmamitzen duen II. mendeko liburu batekoak, Zohar izeneko liburukoak, alegia.

Ibn Shuaib Aragoiko errabino bat zen, iruzkingile garrantzizkoa, eta Tuteran bizi zen 1485ean, lan hau idatzi zuen garaian. Gero Zaragozan bizi izan zen, 1492. urtean juduak egotzi zituzten arte. Bere obrek adierazten dute Espainiako urdeen aurka zegoela, hau da, kristautu ziren juduen aurka. Obra Abraham Ben Mordecai Galante iruzkingile kabalistikoaren testuekin osatzen da. Honek 1492an Espainiatik ihes egin eta Erroman pausatu zen. Liburua Isaac Gershon errabinoak argitaratu zuen Venezian 1589an. Errabino hau hiri hartan argitaratzen ziren hebreerazko liburu guztien zuzentzaile famatua zen. 

Giovanni di Gara izan zen inprimatzailea. Hau ospetsua zen bere tipoengatik eta hebreerazko edizioak egiten aditua zen. Obra honek "nagusien lizentzia" zuen, baina zentsurak zaindu zuen bere lantegia, hainbeste non laguntzaile kristauak kontratatu behar izan baitzituen. Honek kalte egin zien testuei, testuak egoki zuzentzeko zuzentzaile hebrearrak behar zirelako.

Bere inprimatzaile-marka koroa izan zen. Obra honetako azal ederrean, hiru koroa.

Bildumara itzuli