Martin Azpilikueta, "Nafarroako doktorea" ezizenez ezaguna, Errenazimentuko intelektual handi bat izan zen.
San Frantzisko Xabierkoaren ahaidea zen, eta Frantzisko Vitoria buru zuen zuzenbide naturaleko "Salamancako Eskolakoa". Azpilikuetak bizitza osoan harreman estua eduki zuen josulagunekin, nahiz eta bera ez zen Jesusen Lagundikoa izan, apaiza zen arren.
Bidaiari handia izan zen: Frantziako eta Espainiako zenbait unibertsitatetan ikasi zuen, eta azkenean Coimbran (Portugal) pausatu zen, Portugalgo erregeak hala eskatuta. Han idatzi eta irakatsi zuen ia bi hamarraldiz. Obra hau han argitaratu zen lehen aldiz, 1550ean.
Obra hau bere "relectione" horietako bat da (unibertsitate berrirakurketa). Laterango III. Kontzilioaren kapitulu bati buruzko da, zeinean kristauei debekatzen baitzitzaien materialak eta gaur egun estrategikotzat joko genituzkeen gauzak saltzea sarrazenoei, kristauak gerran zeudelako Islamaren aurka: burdina, ontziak egiteko zura, armak.
Teologoa, legelaria eta ekonomialaria izan zen, bere obra asko (hau bera adibide) berrargitaratu egin ziren, eta diziplina horretako irakurketa oinarrizko bihurtu ziren. Liburu honetako gaiek gaurkotasun handia dute: etsaiarekiko merkataritza (bahituraren ideia) eta gerra justuaren kontzeptua.