Pedro Martínez de Morentin (~1530 - 1594)

Grammatica hebræa


Ikusi liburua

Ez dakigu ia ezer egile honen bizitzaz eta obraz. Bere garaian hebreerazko gramatika, latina, greziera, hebreera eta kaldearren hizkuntza zekizkien egile espainiar bakanetakoa zela baizik ez. Espainiatik kanpo hebreerari buruz egin zituen lanengatik egin zen ezagun, eta XVI. eta XVII. mendeetan ospe handia eduki zuen.

Nafarroan jaio zen 1530. urtearen inguruan. Pariseko Erret Irakurleen Eskolan ikasi zuen. Han ikasi zuen hebreera. Gero hebreera irakaslea izan zen Arroxelan, 1572tik bere heriotzaren urtera arte, hau da, 1594ra arte.

XVI. mendean zehar Europan hebreeraren gramatikaren ezagutza zabaldu zen, eta gramatika asko inprimatu ziren. Hori dela-eta, 1567an Parisen Pedro Martinezen Grammaticae hebroeoe libri duo gramatikaren lehen argitalpena agertu zen. Martin Le Jeune izan zen inprimatzailea.

Hemen aipatzen ari garen obrari dagokionez, Hercules Françoisek inprimatu zuen 1591n beste edizio bat Arroxelan. Beste bi obra hauekin batera agertu zen: Grammaticae hebræa TexvoXoyía eta Grammatica Chaldea quatenus ab Hebræa differt. Azken bi obra hauen inprimatzailea Jerome Haultin izan zen. Honek liburu berri bat osatu zuen hiru obrekin, izenburu honekin aurkeztu zuena: Petri Martinii Morentini Navarri… Azal nagusiaz aparte, barruan beste bi azal daude, bakoitza bere izenburuarekin, eta inprimategi-zigilu hau daukate: La Rochelle, Jérome Haultin, 1590.

Bildumara itzuli