Migel Ulzurrun (XVI. mendea)

Repetitio valde subtilis… de damno infecto…


Ikusi liburua

Migel Ulzurrunen obrak ekarpen handia egin zion  Zuzenbide Naturaleko Espainiako Eskolari, baina hala ere ez zen oso zabaldua izan. Ulzurrun XVI. mendeko legelari eta idazle nafarra izan zen, Iruñean jaioa, segurutik mendearen hirugarren herenean. Zuzenbide kanonikoan eta zuzenbide zibilean doktorea zen, eta Bolonian eta Ferraran ikasi zuen. Karlos V.a adingabea zela, Adriano Utrechtekoa kardinal erregeordearen babestua izan zen. Inperioko gortearen legelari garrantzizkoenetakoa izan zen, baita Nafarroako Kontseiluko senataria ere.

Ikerketa juridikoan aritu zen, eta gogoeta egin zuen zuzenbide natural, jainkozko zuzenbide eta giza zuzenbideari buruz, aginte zibila eta erlijiosoa auzitan jarriz. Erdi Aroko munduarekin apurtu zuen, defenditu baitzuen inperioaren boterea nazioarteko ordenaren bermatzailea zela.

NUPen dagoen obra —Repetitio valde subtilis… de damno infecto— eragindako kalteari buruzko ehun gaiko iruzkin juridiko bat da, Julianok garatutako eragin gabeko kaltearen kontzeptuari buruzkoa, zeinak legelarien artean zalantza eta liskar asko sorrarazi baitzuen. Burgosen argitaratu zuen Alifonsun edo Alonso de Melgarrek, 1521ean.

Liburua interesgarria da bibliografiaren aldetik, inkunableena bezalako itxura duelako: letra tipoa gotikoa da, ordurako jada oso ohikoa ez zena, bi zutabe oso estutan inprimatuta dago, eta laburdura asko erabiltzen dira. Inkunableek ez bezala, azala dauka, baina landugabea. Ez dago inprimatze-daturik, eta hauek kolofoian agertzen dira, non, gainera, Melgarren marka tipografiko xilografikoa ageri baita.

Bildumara itzuli