Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Logo Semanas de la Ciencia 2020

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak Europar Batasunak sustatzen dituen eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) koordinatzen dituen jardunaldiak dira. Beren xedea hiritarren kultura zientifikoa sustatzea da, eta gizartea sentsibilizatzea ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerei dagokienez.

Horren kariaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak zenbait jarduera antolatu ditu Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez.

Aurten Zientziaren asteak 2023ko azaroaren 8tik 18ra eginen dira, eta jende guztiari irekitako jarduerak hartuko dituzte barne.

Nafarroako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteen egitarau osoa.