Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

ERAKUSKETA. Argiaren mirariak

Sario eraikinean (NUPen)

ERAKUSKETA

“Argiaren mirariak”

Erakusketa honetan, Javier Osés Martínez de Zúñigak argia du inspirazio-iturri, hots, nolako interakzioa izaten den argiaren beraren eta xaboi-burbuila baten edo bestelako elementu arrunten artean. Materialen ikerketaren arloan erabiltzen diren teknologia aurreratuen erabileran aditua den artista honek zientziaren munduko konbentzionalismoekin eta materialak garatzeko laborategi batean ohikoak diren praktikekin haustea du helburu.

Metodo esperimental zientifikoa aplikatuz, lodiera ultratxikiko geruza gardenen portaera aztertzen du, ondoren horiek aldatu eta kolore eta forma kontrolatuak lortzeko.

“Argiaren mirariak” izeneko erakusketan jasotako obrak aldatu gabeko benetako mikrografiak dira, ondotik edizio digitalaren bidez prozesatu gabeak.

Eguna: Urriaren 29tik azaroaren 12ra

Tokia: Sario eraikina. NUP

Ordua: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara

Inaugurazioa: Azaroak 8a 19:00etan

Bisita gidatuak: Azaroaren 11n, 18:00etan eta azaroaren 12an, 16:30ean