Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Vallesantoro jauregia - Kultura Etxea (Zangoza): “Begi elektronikoa” argazki-erakusketa

2018ko azaroaren 4ra arte, igandea

Fotografía de la exposición El ojo electrónico

  • Izenburua: “Begi elektronikoa”
  • Azalpena: Erakusketan ekorketazko mikroskopio elektroniko batekin lorturiko berrogeita hamarretik gora argazki daude ikusgai, eta horri esker, 4.000 aldiz handiagotutako irudi harrigarriak ikusten ahal dira, eguneroko bizitza erakusten dutenak (intsektuak, landareak, osagai kimikoak, mikrofosilak, edo boligrafoak eta txanponak, konparazio batera). Ekorketazko mikroskopio elektronikoak giza begiarentzat txikiegiak diren gauzak ikusteko aukera ematen digu, ahalmen handiagoa baitu mikroskopio optikoak baino. Mikroskopio elektronikoak, mikroskopio optikoaz bestera, energia-karga handiko elektroiak erabiltzen ditu. Optikoak, berriz, fotoiez baliatzen da, hau da, argiaz. Konparazio modura, giza begiak 0,1 milimetro du ikusmenaren muga; mikroskopio optikoak, 0,0002 milimetro, eta ekorketazko mikroskopiak, 40 nanometro inguru. Nanometro batek 1/1.000.000 milimetroren balioa du. Horregatik, mikroskopio elektronikoari esker, energia-karga handiko elektroiak erabiltzen dituenez, 2.000 aldiz handitzetik 300.000 aldiz handitzera pasatzen ahal gara batez beste. Muina gauzarik ñimiñoena duen mundu honetan, uhin elektronikoaren luzeran ez da kolorerik existitzen; beraz, erakusketako argazkiak txuri-beltzean daude.
  • Egilea: José Javier Vesperinas Oroz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko teknikaria
  • Norentzat: jende guztiarentzat
  • Tokia: Vallesantoro jauregia - Zangozako Kultura Etxea (Alfonso el Batallador kalea, 20)
  • Egunak: urriaren 18tik azaroaren 4ra (biak barne)
  • Ordutegia: asteartetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara
  • Oharra: sarrera doan
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea, “NUP antenak” ekimenaren bidez)
  • Finantzatzailea: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa
  • Laguntzailea: Zangozako Udala

Zientziaren Lagunen Elkartearen web orrialdean dago ikusgai 2018ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.

 

Logo FECYT