Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Planetarioa (Iruñea): “Yo quiero ser científica” antzezlana

Intérpretes de la obra Yo quiero ser científica

  • Izenburua: “Yo quiero se científica”
  • Azalpena: NUPeko bederatzi ikertzailek, antzezlan baten bitartez, aurreko mendeetako zenbait emakume zientzialariren bizitza eta lana ekarriko dituzte gurera. Bederatziok dira antzezlanaren egileak eta interpreteak, eta ikusgarritasuna eman nahi diete emakume zientzialariei bi arrazoirengatik: lehena, oso edo batere ezaguna ez den zientziaren historiaren parte bat azaleratzeko, eta bigarrena, neskatilek ezagut ditzaten zientziaren eta teknologiaren arloan nabarmendu diren emakumeak, inspirazio eta identifikazio iturri izan dakizkien.
    Antzezle haietako bakoitza zientzialari hauetako bat izanen da: Hipatia Alexandriakoa, matematikaria, astronomoa eta filosofoa (IV.–V. mendeak); Maria Sibylla Merian, entomologoa eta margolaria (1647-1717); Ada Lovelace (Ada Byron izenaz ere ezaguna), matematikaria eta lehen informatikaria (1815-1852); Sofia Kovalévskaya, matematikaria eta astronomoa (1850-1891); Marie Sklodowska-Curie, kimikaria eta fisikaria (1867-1934); Emmy Noëther, matematikaria (1882-1935); Edith Clarke, ingeniari elektrikoa (1883-1959); Klara Von Neumann, informatikaria (1911-1963); eta Hedy Lamarr, telekomunikazio ingeniaria (1914-2000).
    Argibide gehiago: http://www.unavarra.es/cientificas-upna
  • Interpreteak: NUPeko emakumezko bederatzi ikertzaile, hauexek: Patricia Aranguren Garacochea (doktorea Industria Ingeniaritzan), Edurne Barrenechea Tartas (doktorea Informatika Ingeniaritzan), Leyre Catalán Ros (doktoretzako ikaslea Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak programan – Tecomber), Silvia Díaz Lucas (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan), Marisol Gómez Fernández (doktorea Matematikan), Aránzazu Jurío Munárriz (doktorea Informatika Ingeniaritzan), Alicia Martínez Ramírez (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan), Gurutze Pérez Artieda (doktorea Industria Ingeniaritzan eta ekimenaren arduraduna) eta Idoia San Martín Biurrun (doktorea Industria Ingeniaritzan). Guztiek NUPeko lau ikerketa institutuetako bitan egiten dute lan: Smart Cities Institutuan (ISC) eta Material Aurreratuen Institutuan (InaMat).
  • Eguna: azaroaren 24a, larunbata
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra konferentzia-aretoa (Sancho Ramírez kalea, z.g.)
  • Norentzat: jende guztiarentzat (bereziki 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat)
  • Iraupena: 90 minutu inguru
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte. Ikuskizunera joateko, beharrezkoa izango da Planetarioko txarteldegian gonbidapena jasotzea, hasi baino ordubete lehenagotik hasita (18:30)
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Finantzatzaileak: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa eta Nafarroako Gobernua
  • Laguntzaileak: Iruñeko Planetarioa eta Iruñeko Udala

Zientziaren Lagunen Elkartearen web orrialdean dago ikusgai 2018ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.

 

Logo FECYT