Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Bisita gidatua Zientziaren Museoan

Doako bisita gidatua Unibertsitateko Zientziaren Museora. Abiapuntua Sario eraikina izango da. Antonio Pérez Prados NUPeko Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Saileko katedradunak "Protokalkulagailuak: kalkulurako eskuzko gailuak eta gailu mekanikoak" izeneko erakusketa iraunkorra zertan den azalduko du. Kalkulurako berrogeita hamar tresna baino gehiago egongo dira ikusgai Sario eraikineko erakusketan,  abako eta eskuzko konputagailu eta konputagailu mekanikoetatik hasi, eta kalkulagailu elektroniko eta digitaletara.  Sario eraikinean bertan, 17:45ean, José Javier Vesperinasek (NUPeko Ikerketa Laguntzeko Zerbitzua) "Begi elektronikoa" izeneko erakusketa aurkeztuko du, eta "in situ" azalduko du argazkiak ateratzeko Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko kideek erabilitako ekortze-mikroskopio elektronikoak nola funtzionatzen duen. Telekomunikazio Museorako bisita 18:30ean hasiko da Haginak eraikineko beheko solairuan, eta Carlos Nagore Torregrosak, museoaren telefono-zentralak martxan jarri dituen Telefónica enpresako langile erretiratuak, gidatuko du. Hiru bisita horietako edozeinetan parte har dezakete interesa dutenek, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.

  • Norentzat: Edonorentzat. Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzak izatea.
  • Tokia: Arrosadiko Campusa, Iruñean: “Protokalkulagailuak: kalkulurako eskuzko gailuak eta gailu mekanikoak” erakusketa (Sario eraikineko beheko solairua), "Begi elektronikoa" erakusketa eta bisita Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko mikroskopio elektronikora (Sario eraikineko beheko solairua) eta Telekomunikazioen Museoa (Haginak eraikineko  beheko solairua). Bisita Arrosadiko Campuseko Ikasgelategiaren erdiko atalondoan hasiko da.
  • Eguna: azaroaren 10a, osteguna.
  • Noiz: 17:00etan: taldearen bilera Ikagelategiko erdiko atalondoan. 17:15etik 17:45era, bisita protokalkulagailuen erakusketara. 17:45etik 18:20era, bisita "Begi elektronikoa" erakusketara eta Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko mikroskopiora. 18:30etik 19:00etara, bisita Telekomunikazioen Museora. 
  • Bisiten gidariak: Antonio Pérez Prados (protokalkulagailuen erakusketa), José Javier Vesperinas Oroz ("Begi elektronikoa") eta Carlos Nagore Torregrosa (Telekomunikazioen Museoa).
  • Betekizunak: bat bera ere ez. Bisita ibilbidearen hiru zatietako edozeinetan hasteko aukera izango dute interesa duten pertsonek.
  • Finantzatzaileak: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa.

Visita guiada

Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2016ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.