Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

"Un salto de gigante" (Jauzi erraldoi bat), Unibertsoari buruzko antzerki-ikuskizuna

"Un salto de gigante"  (Jauzi erraldoi bat) ikuskizuna emango du Aragoiko PAI konpainiak Iruñeko Planetarioan. Oswaldo Felipe eta Gonzalo Ferreró aktoreek unibertsoaren hastapenetatik gaur egunera arteko bidaia egingo dute ikusleekin, Blanca Resanoren zuzendaritzapean. Besteak beste, Galileo, Ptolomeo, Koperniko eta Apolo XI espazio-ontziko astronautak azalduko dira antzezlanean. Wee Stories antzerki zientifikoko Eskoziako konpainiak egindako antzezlan baten egokitzapena da. Ikuskizuna 12 urte baino gehiago dutenentzako da. Sarrerek hiru euro balio dute, eta beste hainbeste ekitaldi horretarako prestatu den haurtzaindegi-zerbitzuak. Iruñeko Planterioko dendan daude dagoeneko salgai sarrerak.

  • Norentzat: 12 urtetik gorakoentzat.
  • Tokia: Planetarioan, Sancho Ramírez kalea z/g, Iruñea
  • Eguna: larunbata, 2016ko azaroak 12
  • Noiz: 19:30ean.
  • Iraupena: 65 minutu
  • Prezioa: 3 euro (sarrerak salgai daude Iruñeko Planetarioaren dendan).
  • Oharra: haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, eta 3 euro balioko du.
  • Babesleak: Unibertsitateko lau ikerketa-institutuak (INAMAT, ISC, IS-FOOD eta INARBE).
  • Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa

Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2016ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.