Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

"Begi elektronikoa" argazki-erakusketa

"Begi elektronikoa" izeneko erakusketak berrogeita hamarretik gora argazki harrigarri biltzen ditu. Argazkiok ekortze mikroskopio elektronikoarekin egin dira. 4.000 aldiz handiagotutako irudi harrigarriak egongo dira ikusgai, dohainik, abenduaren 23ra arte, astelehenetik ostiralera, 9:00etik 21:00etara, Iruñeko campuseko Sario eraikinean. José Javier Vesperinas Oroz Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko kideak prestatu du erakusketa, eta 1 eta 0,005 milimetro arteko laginak erabili ditu: mikrofosilak, intsektuak, landareak, konposatu kimikoak, eta txanponak, boligrafoak eta antzeko eguneroko objektuak.

  • Norentzat: Edonorentzat.
  • Non: Arrosadiko campusa, Iruñea. Sario eraikina (beheko solairua).
  • Eguna: 2016ko azaroaren 7tik abenduaren 23ra
  • Noiz: 9:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Betekizunak: Batere ez. Sarrera doan.
  • Finantzatzaileak: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa.
  • Antolatzaileak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Jarduerak eta Kultura Zientifikoaren Unitatea.

Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2016ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.