Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

NUPeko azken ikasmailako 13 ikasle beren ikasketa amaierako lanen dibulgazioa egiten ari dira 9 ikastetxetan

NUPen korrespontsalen proiektu pilotuarekin jarraitzen ari dira aurten, iaz Iruñeko zazpi ikastetxetara eraman ondoren

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) azken ikasmailako 13 ikasle ari dira parte hartzen iaz abiarazitako NUPen korrespontsalen proiektuaren 2022ko edizioan. Proiektuak bi helburu ditu: alde batetik, arlo askotako eduki teknikoak dibulgatzea, eta, bestetik, belaunaldi berriak motibatzea, haiengan ezagutzarekiko jakin-mina piztuz eta Unibertsitateak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzen lagunduz. Horretarako, NUPeko zenbait ikaslek diziplina anitzeko taldeak osatu, eta ikastetxeetara joaten dira Batxilergoko nahiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei beren ikasketa amaierako lanen edukia azaltzera. 

 

 

 

Informazio gehiago