Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

PreNaukas Universidad

Azalpena: Nafarroako Foru Komunitateko bi unibertsitate presentzialetako zortzi ikasle eta ikertzaile gaztek, hots, Nafarroako Unibertsitate Publikokoek (NUP) eta Nafarroako Unibertsitatekoek (UNAV), zientziari buruzko hitzaldi laburrez osatutako ikuskizun bat egingo dute ostiralean, maiatzak 24, “PreNaukas Universidad” izenburupean. Hizlarien artean, nabarmentzekoa da Iñaki Echeverría Huarte Nafarroako Unibertsitateko Fisikako eta Matematika Aplikatuko Doktoretzako ikaslea, hark irabazi baitzuen joan den astean Espainiako FameLab monologo zientifikoen nazioarteko zazpigarren lehiaketa.

Sarrera libreko zortzi hitzaldi izango dira ekitaldian. Jarduera hori, gainera, “Naukas Pamplona: beste munduak” ekitaldiaren atariko moduko bat izango da. Zientzia ikuskizun hori maiatzaren 25ean izango da, larunbatean, nafar hiriburuko Baluarte biltzar jauregi eta auditorioan.

“PreNaukas Universidad” ikuskizunari dagokionez, bi unibertsitateetako bakoitzak lau ikasle ikertzailerekin hartuko du parte. Hain zuzen, NUPen aldetik Alberto Berrueta Irigoyen, Leyre Catalán Ros, Laura De Miguel Turullols eta Aránzazu Jurío Munárriz izango dira (guztiak Smart Cities Institutuko ikertzaileak); eta Nafarroako Unibertsitatearen aldetik, berriz, Amaia Antón Alcalde Biologiako Graduko ikaslea, Pedro Soler Lloréns Mikrobiologiako doktorea, Ángela Vivo Luján Medikuntzako Graduko ikaslea eta lehen aipatutako Iñaki Echeverría.

Hitzaldiak

  • Alberto Berrueta: “Con las pilas cargadas”
  • Leyre Catalán: “Geotermia: ¿cocinamos o generamos electricidad?”
  • Laura De Miguel: “Tres mensajes en uno”.
  • Aránzazu Jurío: “Científicas”.
  • Amaia Antón: “Neuronas enamoradas”
  • Iñaki Echeverría: “Déjame salir”
  • Pedro Soler: “Peste Porcina Africana: pandemia viral en el mundo animal”
  • Ángela Vivo: “Así se parecen la medicina y la música”

Eguna: maiatzak 24, ostirala

Ordua: 19:30etan

Tokia: Iruñeko Planetarioa

Norentzat: edonorentzat

Informazio gehiago