Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

KONTSUMO ESKOLA

Arazorik izan al duzu erosketekin, argiarekin, garraioarekin...?

 

Ikasi zer eskubide dituzun kontsumitzaile moduan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Juridikoen Fakultateko irakasleen eskutik.

 

  • Hilean asteazken bat

  • 19:00etan

  • Kondestableko Civivox

 

 

 

 

 

 

 


  

Emandako hitzaldiak:

- Martxoak 9, asteazkena, Kondestableko Civivox, 19:00:

Kontsumitzaileen eskubideak”, Teresa Hualde Manso, Zuzenbide Zibileko katedraduna.

Kontsumoa gure eguneroko bizitzaren parte da, baina, zein dira gure eskubideak ondasun eta zerbitzuak kontsumitzen ditugunean? Ba al da merkatuen abusuetatik babesten gaituen araurik?


 

- Apirilak 20, asteazkena, Kondestableko Civivox, 19:00:


Lehiak kontsumitzaileei dakarzkien onurak”, Natividad Goñi Urriza, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko irakasle titularra.

Lehia handia izateak eta merkatuek ongi funtzionatzeak zuzeneko eta zeharkako onurak dakarzkiete kontsumitzaile eta erabiltzaileei.


 

- Maiatzak 25, asteazkena, Kondestableko Civivox, 19:00:

Bermea kontsumorako ondasunen salerosketan”, Rafael Lara González, Merkataritzako Zuzenbideko katedraduna.

Kontsumitzaileek kontsumoko ondasunen salerosketan dituzten bermeak izanen ditugu hizpide.


 

- Ekainak 22, asteazkena, Kondestableko Civivox, 19:00::

Kontsumitzailea eta urrutiko kontratazioa aurrez aurre”, Iñaki Zurutuza Arigita, Merkataritzako Zuzenbideko irakasle titularra.

Saio honetan, urrutiko kontratuen problematika espezifikoa aztertuko dugu, gora egin baitute azken urteotan eta, bereziki, pandemia-garaian.

 

- Eskatu dudana iritsi ez bazait, paketea egoera txarrean badago, bidaia berandutu edo bertan behera gelditu bada... Nork emanen dit kale-ordaina? Eta nolakoa?

Carmen Castiella Sánchez-Ostiz, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko presidentea

Irailak 28, asteazkena, Kondestableko Civivox, 19:00


 

- Nola deszifratu argiaren eta gasaren fakturak

Aránzazu Pérez Moriones, Merkataritzako Zuzenbideko irakasle titularra

Urriak 26, asteazkena, Kondestableko Civivox, 19:00

 

- Komisioak, Euriborra, hipotekak...

 

María Ángeles Egúsquiza Balmaseda, Zuzenbide Zibileko katedratikoa

Azaroak 23, asteazkena, Kondestableko Civivox, 19:00

 


- Ez nago konforme, non jartzen ahal dut erreklamazioa?

María Antonia Sesma Vea, Nafarroako Kontsumoaren Arbitraje Batzordeko presidentea

Abenduak 21, asteazkena, Kondestableko Civivox, 19:00

Saio honetan, Kontsumoko Arbitraje Batzordeen lana ezagutuko dugu. Esparru judizialetik kanpo ondasunen eta zerbitzuen kontsumoarekin zerikusia duten auziak konpontzeko jo dezakete kontsumitzaileek eta enpresek batzorde horietara.