Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordua

Larrialdiko dirulaguntzak zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleentzat

XEDEA

Ikasle onuradunei laguntza ekonomikoak ematea, ohiz kanpoko eta sortutako larrialdi sozial eta ekonomiko baten ondoriozko zailtasun ekonomiko larriei aurre egiteko. Larrialdi sozialeko laguntzak dira jantokiko bonuak, garraio laguntzak eta laguntza bereziak.

Helburu zehatz baterako eta une jakin batean jasotzeko laguntzak dira, eta bateragarriak dira ikasle bakoitzak beste edozein administrazio publikok edo erakunde pribatuk emanik lortzen dituen beste dirulaguntza, beka edo laguntza batzuekin.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

Laguntza horiek urte osoan zehar eskatzen ahal dira.

HARTZAILEAK

2020-2021 ikasturtean NUPeko graduko eta masterreko titulu ofizialak lortzeko diren ikasketa ofizialetan matrikulatutako ikasleak.

Dirulaguntzen izaera berezia dela-eta, eta ikasle onuradunen pribatutasuna zainduzdirulaguntza horien eraginkortasun osoa ahalbidetzeko, dirulaguntzak emateko ebazpenari ez zaio inongo publizitaterik emanen, larrialdi sozialeko dirulaguntzak emateko prozeduran zehaztutako barneko tramite administratiboak osorik betetzea galarazi gabe.

ONURADUNEN ESKAKIZUN ETA BETEBEHARRAK

Premiazko zailtasun sozioekonomikoak justifikatzea Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatean behar den dokumentazio ofizialaren bidez. Unitateak egoera bakoitza baloratuko du eskaera bakoitza banaka ebaluatuta.

Ikasle onuradunek Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatearen aurrean egiaztatuko du eman zaion dirua zuzen erabili duela. Horretarako, fakturak edo ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte, aipatutako Unitateak hala eskatuz gero.

Ikasturtea amaitu ondoren, ikasleak memoria labur bat aurkeztuko du Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatean, eta bertan idatziko du zer erabilgarritasun eta eraginkortasun izan duten jasotako funtsek bere ikasketak probetxuz egitea ahalbidetu duten bizi baldintzak lortzeko.

ZENBATEKOA

Dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztuko dira dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa eta ordaintzeko bitartekoa.

ESKABIDEA

Dirulaguntzak eskatzeko, Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatearekin jarri behar da harremanetan, eta posta elektronikoaren bidez, telefono bidez edo presentzialki hitzordua eskatu.

Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatea Arrosadiko campuseko Ikasgelategian dago (025. ikasgela). Telefonoa: 948 16 6242 Helbide elektronikoa: unidad.accionsocial@unavarra.es

 


Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial