Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jokabide kodeak

Ikuskaritza Unitateko langileen jarduna erantzukizun profesionalaren eta inpartzialtasunaren, konfidentzialtasunaren, gardentasunaren eta parte-hartzearen printzipioen arabera arautuko da, hurrengo ataletan ezarritakoaren arabera.

Erantzukizun profesionala eta inpartzialtasuna:

  • Ikuskaritza Unitateko langileek arau hauekiko errespetatuaren eta atxikimenduaren esparruan jardungo dute: Arautegi hau, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak eta kasu bakoitzean aplikatzekoa den beste edozein arau edo xedapen.
  • Beren eginkizunak betetzean, jarrera aktiboa izango dute gaitasun eta garapen profesionala hobetzeko, baita Urteko Jarduera Planak betetzeko eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko aukera emango duten mekanismoak bilatzeko ere.
  • Ikuskaritza Unitateko langileek inpartzialtasun, berdintasun eta objektibotasun printzipioei jarraituko diete, eta ez dute esku hartuko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako inguruabarrak betetzen dituzten prozedura edo ikerketetan.

Abstentziorako kasuak daudenean, abstentziorako arrazoirik ez duten Unitateko gainerako langileek ordeztu ahal izango dituzte aldi baterako, edo, beharrezkoa bada, errektoreak izendatutako beste edozein funtzionariok edo Unibertsitatearekin lotura iraunkorra duen beste edozein langilek.

Konfidentzialtasuna:

Ikuskaritza Unitateko langileek beren eginkizunak betetzean egiten dituzten zereginak konfidentzialak dira, eta bertako langile guztiek eginkizun horien konfidentzialtasun eta erreserba izaera errespetatu eta isilpean gorde behar dituzte, bai eta eginkizun horietan parte hartzen duten edo laguntzen duten pertsona edo organo guztiek ere. Eraginpeko pertsonari jakinarazi behar zaio zer prozedura eta izapide jarraituko diren zeregin horiek ebazteko, salbu eta jarduketak berak eta inguruabarrek izapide hori baztertzeko edo geroratzeko aukera ematen dutenean, aplikatzekoa den araudiaren arabera.

Gardentasuna eta parte-hartzea:

  • Ikuskaritza Unitateko langileek informazio argia eta egiazkoa emango diete pertsona eta organo eskudunei beren jarduketetan ezagutzen dituzten gertakari eta inguruabarrei buruz, eta urtero diseinatzen den Jarduera Planean inplikatutako eragileen parte-hartzea sustatuko dute.
  • Datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriak ahalbidetzen duen hedapen-esparruaren barruan, Gobernu Kontseiluari jakinaraziko zaizkio bai ikasturte bakoitzeko Jarduera Plana, bai Jarduketen Memoriaren laburpena.
  • Ikuskaritza Unitateko langileek lankidetza harremana ezarriko dute irakasleekin eta ikertzaileekin, gatazkak konpontzeko agente aktiboak izateko xedez, bai eta irakaskuntzaren kalitateaz arduratzen diren organoekin ere.
  • Ikuskaritza Unitateko langileek jardunbide egokiak bilatu eta hedatuko dituzte irakasle eta ikertzaileen jardunean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren balioekin bat egin dezaten.