• ES
  • EU


Ikuskapen Unitatea

Hasiera/ Ikuskapen Unitatea/ Aurkezpena eta eginkizunak

Aurkezpena eta eginkizunak


Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen eta Ikertzaileen Ikuskapen Unitatea eta bere egitura eta eginkizunak arautzea bat dator gure Unibertsitateak ikasleei eskaintzen dizkien zerbitzuak etengabe hobetzeko dugun konpromisoarekin. (ikus arautegia) .

Unibertsitateko gobernu-erakundeei eta irakasleei laguntza eta aholkuak emateko elementu bat da unitate hori.

  • Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntza Jarduera Ebaluatzeko Metodoaren egitura osatu beharrari erantzuten dio. 
  • Bestalde,  irakasleen jardunari eta beren betebeharren betearazpenari buruzko informazio objektiboa  emango die errektoreari eta errektoreorde eskudunari, eta horri esker estatutuek 40 k) artikuluan esleitutako eskuduntzak erabiltzeko aukera izango du: "Unibertsitatean zerbitzu ematen ari diren langile guztien goi-burua izatea,...".

JARDUTEKO ESPARRUA

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateako Ikuskapen Unitatea da irakasleen lanak betetzen direla bermatzen duen unitatea.
  • Gobernu Kontseiluaren erabakiz sortzen da, errektoreak proposatuta.
  • Ikuskapen Unitatea zuzenean errektorearen mendekoa izango da.

EGINKIZUNAK

  • Unibertsitateko irakasleen lan jarduerari buruzko informazioa biltzea.
  • Irakasleen irakaskuntza jarduerak bete daitezen zaintzea.
  • Errektoreak informazio eta diziplina espedienteak ireki ditzan proposatzea, beharrezkoa bada, eta espedienteak tramitatzea.
  • Irakaskuntza agintariek eskatzen dizkion txostenak egitea.
  • Errektoreak agintzen dizkion eginkizun guztiak.