• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Nafarroako Gobernuaren beka orokorra

Epea: 2022ko irailaren 13tik urriaren 13ra arte

Adi: 2021-2022 ikasturtetik aurrera, aldez aurretik beharrezkoa izango da identifikatzea cl@ve sistemaren kredentzialekin edo erabiltzailearen ziurtagiriarekin (ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa) beka eskatzeko.

Cl@ve kredentzialaren informazioa eta erregistroa NUPen.  

Ziurtagiri digitalari buruzko informazioa.

Xedea

Graduko eta masterreko ikasketetarako. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren bekarekin osatzen ahal da.

Kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira beka edo dirulaguntza hauek: matrikula, egoitza, garraioa, jantokia, ikasketa espedientea, berezia eta digitalizaziorako laguntza.

Ez da bekarik emanen ikasketaz aldatzeko, ezpada aldi berean mailaz edo ikasmailaz igotzeko.

Betebehar orokorrak

  • Nafarroan erroldatua egotea eta bizilekua bertan izatea aurreko urtean eta gaur egun.
  • P.F.E.Z.a Nafarroan egina edukitzea aurreko urtean.
  • Zerga-betebeharrak egunean izan behar ditu Foru Komunitateko Administrazioarekin.
  • Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari ikasturte honetarako beka eskatu izana, eskatzen diren betebeharrak betetzen badira, eta beka baztertua ez izatea.
  • Familia-unitatean kontuan hartzen ahal den kideren batek, 2021eko urriaren 31n, aurreko ikasturteetako beka edo laguntzen zenbatekoak itzultzeke ez izatea.

Irakaskuntza betebeharrak

Gradurako: Aurreko ikasturtean gainditutako gutxieneko kreditu kopurua: % 65 ingeniaritzetan eta % 80 gainerako kasuetan.

Masterrerako:

   1. ikasmaila: batez besteko nota > 6,50 masterrean sartzeko modua ematen dioten ikasketetan edo > 5 lanbide arautu batean jarduteko gaitzen duen master bat bada (ikasketa teknikoetako batez besteko notak 1,17 koefizientearekin biderkatuko dira).
   Masterraren 2. ikasmaila: 1. mailan matrikulatutako kreditu guztiak gaindituta edukitzea, aurreko puntuan azaldutako sarbide nota edukitzea eta bukatzeko geratzen zaizkion kreditu guztietan matrikulatzea.

Eskaera

EPEA URRIAREN 13an BUKATUKO DA

Beka ikasleak eskatzen du.    - Online eskabidea Nafarroako Gobernuaren webean 24.00 orduak arte

Eskatutako dokumentazioa erantsiko da eskabide orriaren bitartez, adierazitako formatuetan.

Ez da beharrezkoa eskabide eredua inprimatzea, ezta fisikoki inon aurkeztea ere.

Ebazpena

Deialdiaren oinarriak

Argibide gehiago

Zure beka, klik batean