Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Komunikazioa

Hasiera > Komunikazioa > Sustapena eta marketina

Sustapena eta marketina

Komunikazio Atalak Unibertsitatearen sustapenean parte hartzen du ikasleak erakartzeko, eta merkatutekniarekin, hezkuntza eskaintzaren zabalkundearekin, nortasun grafikoaren eta irudi korporatiboaren kudeaketarekin eta abarrekin lotutako zereginak bere gain hartzen ditu.

Partes de este texto:

Identitate grafikoa

Helburua

Helburua da identitate grafikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan ongi eta zuzen aplika dadin begiratzea.

Konpromisoak

  • Unibertsitateko identitate grafikorako programa bat mantentzea.
  • Marka grafikoa banatzea, behar den euskarrian eta eskatzen dutenei. Logotipoa behera kargatzea
  • Unibertsitate-erkidegoan identitate korporatiboaren eskuliburuaren printzipioak eta printzipio horiek betetzearen komenigarritasuna hedatzea, eta, inork eskatzen badu, Unibertsitateko edozein organori edo unibertsitate-erkidegoko edozein kideri aholkularitza emanen zaio marka grafikoaren erabilera zuzenari buruz.
  • Eskuliburua ongi aplikatzen ote den egiaztatzeko jarraipena egitea.
  • Unibertsitateko instalazioak eta eraikinak berrikustea, elementu fisiko osagarriak (seinaleztapena, erakustokiak, iragarki-kartelak…) irudi korporatiboarekin bat ote datozen aztertzeko.
  • Beste unitate batzuekin elkarlanean (Gerentzia, Zerbitzu Orokorrak, Mantentzea, Obrak…), Unibertsitatearen seinaleztapenaren jarraipena egitea hala eraikinen barrualdean nola campusen kanpoaldean, seinaleztapena eguneratzeko eta ongi mantentzeko.
  • Beste administrazio eta erakunde batzuekin batera bide-seinaleztapenean aritzea, sarbide nagusietatik Unibertsitateko eraikinetara joatea errazteko, eta Unibertsitateari buruzko erreferentzia mapetan eta planoetan sar dezaten proposatzeko.

Ikusi Ikusizko identitate korporatiboa