• ES
  • EU
  • EN

Iragarki ohola

Gansu International Fellowship Program

Eskatzeko epea: ekainaren 27ra arte

Testuingurua:

Gansu Txinako Herri Errepublikako probintzia bat da, eta Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat dauka harekin. Horrek sortzen du ekimen hau aurrera eramateko testuingurua.


Ikastaroaren edukia:

Gansuko (Txina) Probintziako Gobernuak finantzatzen duen programa honen helburua da parte-hartzaileek bai herrialdearen eta bai probintziaren kulturari eta historiari buruz daukaten ezagutza handitzea, eta, horrekin batera, harremanen garapena ahalbidetzea, etorkizunean Gansuko eta Nafarroako erakundeen eta enpresen artean lankidetzan aritzeko. Gansu probintzia nazioartera irekitzea bilatzen du programak, horretarako trukeak eta lankidetzak esploratuz, hala nola ekonomian, zientzia eta teknologian, hezkuntzan, kulturan, e.a. 

Ikastaroaren edukia:

Txinatar kultura, Txina garaikideari buruzko azterlanak, Gansu probintzia ,  Gansuko Zetaren Bidea. etabar...

Hizkuntza:

Ingelesa

Tokia:

Ikastaroa Lanzhou hirian egingo da.

Kostua:

Gansuko Gobernuaren laguntzak hilabeteko egonaldia finantzatzen du probintziako hiriburuan, irailaren 1etik 30era, eta gastu guztiak hartzen ditu barne, baita joan-etorriko bidaia ere, 1.000 yuaneko diru-laguntzaz gainera.

Hautatzeko irizpideak:

Ikusi dokumentu erantsiak

Eskaerak aurkezteko epea:

Ekainaren  27ra arte (Nupen egingon da aurre autaketa)

Tokia:

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotze eta Garapenerako Lankidetzako Atalean.
Programan parte hartzeko nahitaezkoak diren dokumentuak jakinarazpen honi erantsi zaizkio. Halaber, informazio guztia esteka honetan aurki daiteke.