• ES
  • EU
  • EN

Iragarki ohola

Gako feministak garapen askatzaile baterako – 2017

Saioak: 2017ko irailaren 26an, urriaren 3an, 10ean eta 17an (asteartez), 18:30etik 20:30era.

Aurten, emakumeen mugimenduetan jarriko dugu arreta; izan ere, Rosa Luxemburgok esan bezala, "mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen". Kate horiek hautsi nahi dituzten zenbaiten esperientziak ezagutuko ditugu: Flor de África emakume afrikarren elkarteko kideak etorriko dira, eta Euskal Herriko Ekonomia Feministako Eskolen esperientzia ezagutuko dugu, bai eta Venezuelako eta Palestinako emakumeen mugimenduak ere, zeinek errealitate diferenteak baitituzte.

Tokia: Ikasgelategiko 026. ikasgela.

Inskripzioa doakoa da. Nahi duzun saioetan eman dezakezu izena.

Epea 2017ko irailaren 25era artekoa da

Izena emateko modua: bidali mezu bat cooperacion.desarrollo@unavarra.es helbidera.

Egitaraua

IRAILAREN 26an (asteartea), Ikasgelategiko 026. ikasgelan, 18:30etik 20:30era
Emakumeen antolamendua: “Denak elkarrekin gehiago gara”.
Flor de África emakume afrikarren elkartea.
Gaztelaniaz.

URRIAREN 3an (asteartea), Ikasgelategiko 026. ikasgelan, 18:30etik 20:30era
Emakumeen mugimenduak Venezuelan.
Ana María Palacios, FeministAlde koordinakundeko militantea eta abokatua, giza eskubideetan aditua
Gaztelaniaz.

URRIAREN 10ean (asteartea), Ikasgelategiko 026. ikasgelan, 18:30etik 20:30era
Emakumeak Palestinan.
Txuri Ollo, Antropologiako doktorea eta Internazionalistak Auzolanean taldeko kidea.
Euskaraz.

URRIAREN 17an (asteartea), Ikasgelategiko 026. ikasgelan, 18:30etik 20:30era
Lankidetza askatzaile baterantz: ekonomia feministako eskolak.
Josefina (Txefi) Roco Sanfilippo, Euskal Herriko Ekonomia Feministako Eskolen koordinatzailea.
Gaztelaniaz.

Antolatzailea
Mugarik Gabe Nafarroa

Laguntzaileak
Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Iruñako Udala.

Dokumentazio gehigarria: