• ES
  • EU
  • EN

Iragarki ohola

Nazioarteko mugikortasunerako hautatu direnen hizkuntza prestakuntzarako laguntzak

Epea: 2015eko urtarrilaren 19tik 26ra

Xedea

2015/16 ikasturtean Nazioarteko mugikortasunerako hautatu direnen hizkuntza prestakuntzarako laguntzak, xede instituzioan ingeles, frantses edo aleman hizkuntza behar dutenentzat. NUPen 2014/15 ikasturtean Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian 2015eko ekainaren 18a baino lehen bukatzen diren ikastaroak eta lantegiak egiteko laguntzak emango dira.

 

Hartzaileak eta bete beharrekoak

Ikasleak betekizun hauek bete beharko dituzte:

  1. 2015/16 ikasturtean nazioarteko mugikortasunerako hautatu diren graduko eta masterreko ikasleak, xede instituzioan ingelesa, frantsesa edo alemana dakitela frogatu behar dutenak.
  2. Gai kalifikazioa erdietsi behar dute egiten duten hizkuntza ikastaroan, ez bada azterketa ofizialak prestatzeko lantegietan matrikulatu direla.

Eskaerak 2014ko uztailaren 31ko espediente akademikoaren arabera antolatuko dira, masterreko ikasleenak izan ezik, horiek masterrean sartzeko titulazioko batez besteko notaren arabera antolatuko baitira.

Zenbatekoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko matrikularen % 75 laguntzen da

Deialdia egiten duen organismoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Eskaera

Eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da: Eskaera.

Epea: 2015eko urtarrilaren 19tik 26ra

Hautatuen zerrenda

Onuradunen zerrenda

Dokumentazio gehigarria: