• ES
  • EU
  • EN

Iragarki ohola

Hizkuntza-prestakuntzarako dirulaguntzak esleitzeko deialdia 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetako nazioarteko mugikortasuneko Ikasleentzatleentzat

Hirugarren epeko emaitzak


Xedea

Deialdia onestea hizkuntza prestakuntzarako 19 dirulaguntza esleitzeko, NUPeko Graduko/Masterreko nazioarteko mugikortasuneko 2022ko urriko edo 2023ko urriko deialdi orokorretan (1951/2022 Ebazpena, 2022ko urriaren 6koa) 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan nazioarteko mugikortasuna egiteko aukeratutako Graduko edo Masterreko ikasleentzat.

Laguntza gehiago esleitzen ahalko dira, egindako esleipenak ikusita, aurrekontuan behar adina diru badago deialdi honen esparruan.

 

Hartzaileak eta bete beaharreko baldintzak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek eskatzen ahalko dituzte dirulaguntzak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. 2023-2024 ikasturtean matrikulatua egotea Graduko edo Masterreko titulu ofizialen bat lortzera bideratutako ikasketetan.
  2. Eskaera aurkeztu izana NUPeko Graduko edo Masterreko nazioarteko mugikortasuneko deialdi orokorrean parte hartzeko, zeina 2023ko urrian onetsiko baita, edo 2022ko urrian onetsitako deialdian aukeratua izatea (1951/2022 Ebazpena, 2022ko urriaren 6koa) 2023-2024 ikasturteko bigarren seihilekoan mugikortasun programa bat egiteko.

Eskaera

Dirulaguntza eskatzeko, inprimaki hau bete eta bidal behar da.

Interesdunak mezu elektroniko batean jasoko du berak betetako eskabidea, PDF formatuan.

  Eskaera sinatu eta HEMEN aurkeztu behar du, gorago adierazitakoaren arabera.

Eskaera aurtezteko epea

Honako epe hauek daude eskaera aurkezteko:

  • Lehenbiziko epea: 2023ko urriaren 9tik 23ra.
  • Bigarren epea: 2024ko urtarrilaren 8tik 31ra.
  • Hirugarren epea: 2024ko otsailaren 19tik martxoaren 8ra.

Emaitzak

Oinarriak

Oinarriak