• ES
  • EU
  • EN


Iragarki ohola


Graduondoko Iberoamerikako Unibertsitateen Elkartearen Bekak

1. epea: 2016/03/31 arte. 2. epea: 2016/10/28

Xedea

Programa honek bekak eskaintzen ditu AUIPeko kide diren instituzioen artean nazioarteko mugikortasun akademikoa sustatzeko eta laguntzeko. Laguntzek soilik hartzen dute nazioarteko joan-etorria, eta gehienez ere 1.200 €. Espainia eta Portugalen arteko bidaietarako zenbatekoa, gehienez ere 800 € da.

Norentzat

Graduondoko eta doktoretzako ikasleak, masterrak eta doktoretzak egiteko interesa daukatenak, irakasleak eta ikertzaileak, graduondoko programen kudeaketariak.

Oinarrizko betebeharrak

  • Bai jatorrizko unibertsitatea bai xede unibertsitatea AUIPeko kide aktiboak izan behar dira.
  • Laguntza jaso nahi dutenek aurretiko harreman instituzionalak egin eta lan agenda adostu behar dute.
  • Eskaerek lotura zuzena eduki behar dute edozein jakintza-arlotako graduondoko eta doktoretza ikasketekin
  • Egonaldia ezin da izan astebete baino laburragoa.

Eskatzeko epea

  • 2016ko uztailetik abendura bitartean hasten diren bidaietarako, deialdia 2016ko martxoaren 31n itxiko da, eta egun horretan Espainiako 23:59an.
  • 2017ko urtarriletik ekainera bitartean hasten diren bidaietarako, deialdia 2016ko urriaren 28an itxiko da. (OHARRA: Ez dira beka eskaerak onartuko, epe honetarako, 2016ko apirilaren 1a baino lehen)

Deialdia egiten duen organismoa

Graduondoko Iberoamerikako Unibertsitateen Elkartea

Argibide gehiago

Informazio gehiago: deialdia eta eskaera