• ES
  • EU
  • EN

Iragarki ohola

Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartearen (AUIP) mugikortasun bekak

Epea: 2024ko martxoaren 13tik apirilaren 12ra

Xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Masterreko ikasketa ofizialak egiteko 3 laguntza, 2024-25 ikasturtean Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartearen (AUIP) kide diren Latinoamerikako unibertsitateetako ikasleei zuzenduak.

Masterra egiteko 3 beka eskaintzen dira (2024-2025), doktoretza egiteko aukera barne (2025-2026, 2026-2027 eta 2027-2028). Hau da, masterrerako hautatutakoek, hona etorrita eta masterra bukatuta, NUPen egiten ahalko dute doktoretza, nahi izanez gero, eta NUPek ordainduko die doktoretzaren matrikula.

Eskaintzen diren unibertsitateko masterrak

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Osasun Zientzien Fakultatea
Zientzia Juridikoen Fakultatea
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa

Norentzat

AUIPekin lotutako erakundeetakoren batean graduatutako unibertsitateko ikasleentzat.

Eskaera eta dokumentazioa

  • Erabiltzaile gisa erregistratu behar da IGUEko (AUIP) esteka honen bidez, eta adierazten diren urratsei jarraitu behar zaie.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa: kontsultatu deialdiaren oinarrietan

Epea: 2024ko martxoaren 13tik apirilaren 12ra

Diru-kopurua

8.000 €  matrikula, egoitza eta mantenu gastuetarako.

Aseguruak

Matrikula gastuen barruan sartuko da aseguru hauen tramitazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik aukeratutako ikasleentzako:

- 28 urtez beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun-zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza tasan sartua. Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.

- 28 urtez gorako ikasleek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzekoo: Cum laude asegurua

Horrez gainera, aukeratutako ikasleek aseguru hauek kontratatu eta ordaindu beharko dituzte:

- Istripu eta eritasunen aseguru pribatu bat, gabeziarik eta koordainketarik gabea, laguntza medikoaren (anbulatorioa eta ospitalekoa) eta farmazeutikoaren estaldura gutxienez 30.000 eurokoa duena eta espezialitate medikoetan murrizketarik ez duena. Europar Batasuneko ikasleen kasuan, aski da Europako Osasun Txartela edukitzea.

- Aseguru pribatua, estaldura mugagabeak dituena bai zauritu edo gaixoak aberriratzeko eta ebakuatzeko/lekualdatzeko, bai hildako aseguratuak aberriratzeko edo garraiatzeko.

Ikasketa bisa

Espainian sartzeko, aukeratuek "D motako ikasketa bisatua" eskatu behar dute Espainiak beren jatorrizko herrialdean duen kontsulatuan. Horretaz gainera, behin Espainian “Azerritarraren Nortasun-Txartela” berritu behar dute.

Ostatua

Nafarroako Unibertsitate Publikokoak egonaldia kudeatzen lagunduko die ikasleei Unibertsitate Arretarako Bulegoko Egoitza Zerbitzuaren bidez.

Deialdia egiten duen organismoa

Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartea (AUIP) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak kofinantzatua

Onartuen zerrendak

Onartuen zerrendak: 2024ko maiatzaren 24ean
 

Argibide gehiago

Deialdiaren oinarriak

Argibideak: incoming@unavarra.es