• ES
  • EU
  • EN


Administrazio eta Zerbitzuetako langileak


Partes de este texto:

Prestakuntza-bisitak

1º ESKAERA EGIN AURRETIK

Xedea
Mugikortasun motak
Helburuak
Deialdiaren oinarriak
Maiz egiten diren galderak

2º ESKAERA

Eskaera: 2017ko urriaren 13ra arte

3º ONARTUEN ZERRENDAK

Onartuen behin-behineko zerrenda:
Behin betiko onartuen zerrenda

4º BETEBEHARRAK

Bisita baino lehen eta bisita eta gero

 

Xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileek eta irakasleek prestakuntza egonaldiak egin ahal izateko laguntzak 2017/18 ikasturtean zehar, Erasmus+ Programaren esparruan. 13 bisitaldi; 8 AZLei zuzenduta daude, eta 5 Irakasle-Ikertzaileei.

Langile-kategoria batean edo bestean bete gabeko tokiak gelditzen badira, beste kategoriara pasako dira.

Mugikortasun mota

- Langileak goi mailako hezkuntzako beste erakunde batera mugitzea: prestakuntza jardunak (biltzarrak aparte utzirik) eta behaketa edo prestakuntza aldiak lanpostuan. Goi mailako erakundeak antolatzen duen International Staff Week” batean parte hartzea ere barne.

- Mugikortasuna enpresa batera: mintegiak, lantegiak, ikastaroak, prestakuntza praktikako aldiak, zerbitzu-emankizun laburrak, eta abar. Biltzarrak eta jardunaldiak salbuetsita daude.

Bisitak egiteko aukera egongo da 2018ko irailaren 30era arte.

Xede-ereakundeak

1.- Erasmus + egitarauan parte hartzen duten unibertsitate europar guztiak

      I-Motion plataforman,  orientazio moduan, “International Staff Week” bat antolatzen duten erakunde guztiak kontsultatzen ahal dira.

2.- Onuradunak bere ohiko lana egiten duen eremuan erreferentziala den erakunde bat.  Enpresa esaten denean esan nahi da arlo publikoan edo pribatuan jarduera ekonomiko bat egiten duen edozein erakunde, tamaina, araubide juridiko edo ari den arlo ekonomikoa edozein delarik ere, gizarte ekonomia ere barne.

Maiz egiten diren galderak

Maiz egiten diren galderak (eguneratu gabe dago)

Eskaerak

Epea: 2017ko urriaren 13ra arte
Tokia: Unibertsitateko erregistroetan, Iruñean (Administrazio eraikinean) eta Tuteran.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  1. Eskaera
  2. Mugikortasun akordioa (ingelesez), eskatzaileak eta zerbitzuko zuzendariak sinatua. Xede-unibertsitatea formalki onartua, akordioak berak ezartzen duen bisitaldiaren eguna baino lehenago.
  3. Eskatutako hizkuntza mailaren egiaztapena
  4. Lizentzia akademikoa (irakasleak)

Hautatuen zerrenda

Hautatuen zerrenda:

Onuradunen betebeharrak

Egonaldia egin baino lehen, aukeratuek Dirulaguntzaren hitzarmena aurkeztu beharko dute Kanpo Harremanetarako Atalean

Itzultzean, hauek aurkeztu beharko dituzte:

  1. Egonaldiaren ziurtagiria.
  2. Gastuak justifikatzen dituzten jatorrizko dokumentuak, hala dagokionean.
  3. EBk eskatzen duen txostena, online beteta.

Argibide gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Diana Calatayudekin, Nazioartekotze eta Garapenerako Lankidetzako Atalean, 8061 luzapenean, edo diana.calatayud@unavarra.es helbidean