• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Partes de este texto:

Osasun asegurua

Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko edo Suitzako biztanlea bazara, osasun txartel europarra eskuratu beharko duzu zure herrialdean, horrek emanen baitizu osasun estaldura Espainian.

Beste herrialde batetik bazatoz, kontsultatu hitzarmenik ba ote dagoen hango gizarte segurantzaren eta Espainiakoaren artean (hala gertatzen da Latinoamerikako herrialde askoren kasuan). Hitzarmenik egonez gero, zure herrialdeko agintaritzaren dokumentu bat lortzen ahalko duzu Espainian doako estaldura izateko.

Aipatutako kategorietako batean ez bazaude, aseguru bat kontratatu beharko duzu NUPen egon bitartean osasun laguntza pribatua izateko. Iradokizun modura, baina aseguruarekin lotutako gaietan inolako ardurarik izan gabe, NUPek honako poliza hau proposatzen dizu, aseguru konpainiaren bitartez zuzenean kontratatzen ahalko duzuna:

Nolanahi ere, NUPek  laguntza medikoa eta psikologikoa, emateko doako zerbitzu bat du, eta bertara jo dezakezu oinarrizko laguntza edo orientabidea behar izanez gero.

 

Informazio gehiago: