• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Partes de este texto:

Bisa

Europar Batasuneko herritarrek eta egoiliarrek ez dute bisarik behar Espainian. Nortasun agiri edo pasaporte baliodun bat izatea aski da Espainian nahi adina denbora bizi ahal izateko. Nolanahi ere, gainerako herrialdeetako biztanleek, Espainian 90 egunetik gora egon nahi badute, bisa bat behar dute beren pasaportean.

Unibertsitate mailako edo graduondoko ikastegietan ikasteko bisak kontsuletxeetan ebazten dira zuzenean. Baimen hori lortzeko, NUPen onarpen gutun bat beharko duzu, Kanpo Harremanetarako Ataletik bidaliko dizutena izapideak egiteko behar adina aurrerapenarekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikora iritsitakoan, urtebetez Espainian bizitzeko baimena emanen dizun “Ikasle Gutuna” eskuratzeko egin beharreko prozedura administratiboekin lagunduko dizugu.

Goi mailako ikasketetako egonaldi baterako baimenaren titularrek zilegi dute besteren nahiz norberaren kontura lan egitea, betiere lan jarduera astean 30 ordutik gorakoa ez bada eta ikasketekin bateragarria bada.

Informazio gehiago: